Antropologia soziokulturalaren nondik-norakoak Hego Euskal Herrian: euskal kultura ikertzetik kultura-askotza ikertzerako bideak

so 1467378181235 SO | 2021-01-09 07:46

Fernández de Larrinoa, Kepa

Gizarte zientzietan usadio izaten da azterlariak noizean eta behin batzartu eta diziplina bakoitzeko egoera zertan den elkarrekin eztabaidatzea. Zerta-rako batzartu eta elkarrekin solasean jartzea?

Lehenengoz, aurretik egindako idazlanen balioa taxutzeko.Bigarrenez, artean egindako hutseneak non dauden markatzeko.Eta hirugarrenez, diziplinaren norabide berriak eta ikertze-premiak non diren erabakitzeko.

Euskal Herriko antropologi-ikerketen egoeraz idazle fragok ihardun du denboraldi ezberdinetan, besteak beste:

• Julio Caro Baroja, 1979, “Balance de 42años”. Estado actual de los estudios vascos, Eusko Ikaskuntza, Itxaropena.

• Joxemiel de Barandiaran, 1984, “Antropologíacultural en el País Vasco: investigación del equipamiento material y de las mentalidades”,Cuadernos de Sección: antropología, etnografía, prehistoria, arqueología, 1. zenb., EuskoIkaskuntza, Donostia.

• Ander Manterola, 1984, Euskaldunak, Etor, 5.liburukia, Ayerbe Argitaletxea, Donostia.

• Teresa del Valle, 1981,“Visión general de laantropología vasca”. Ethnicanº17, Barcelona.

• Joxemartin Apalategi, 1981, “Introducción a la historia crítica de la producción oral vasca”. Ethnica nº17, Barcelona.

• 1981, “Pour une histoire critique et comparée de l ́anthropologie basque: où en sommes-nous aujourd ́hui”. Cuadernos de Etnografía y Etnología nº2, Eusko Ikaskuntza, San Sebastián.

• 1987, “Estado histórico actual de la antro-pología y de la etnografía en EuskalHerria”. Ohitura nº5, Diputación Foral de Álava, Vitoria.

• Ángel Aguirre Baztán, 1986, “Etnografía y folclore en el País Vasco y Navarra”. La antropología cultural en España: un siglo de antropología, P.P.U., Barcelona.

• Anton Erkoreka, 1988, Euskal antropologoak,etnografoak eta etnologoak gaur, Barandiaran Etnografia Bilduma, Aranburu, Donostia.

• Kepa Fdez. de Larrinoa, 1991, “Euskal baserria ikasketa antropologikoetan” Zientziartekoa 5.zenb., San Sebastián.

• Ignacio Homobono, 1992, “Evolución y estado actual de la antropología social en el País Vasco”. Anales de la Fundación Joaquín Costa nº2, Huesca.

• Juan Antonio Rubio-Ardanaz, 1996, “La antropología marítima vasca. Revisión de plantea-mientos, intereses teóricos y temas de estudio”. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, Museo Naval, San Sebastián.

• Kepa Fdez. de Larrinoa, 1996, “El estado en la montaña: hacia una antropología de las políticas de restructuración de la sociedad rural”. Intervención y diseños rurales: campesinos, bienestar social y antropología, Kepa Fdez. de Larrinoa (ed.), Pamiela, Pamplona.

• Joseba Zulaika, 1996, Del cromañón al carnaval, Erein, San Sebastián.

• Josetxu Martínez Montoya, 1999 “Estudios deantropología sobre el medio rural”. Inguruak 25. zenbakia, Abendua, Euskal Soziologia Elkartea, Bilbo.

Arestiko artikuluek informazio ugari ematen dute honako gaiez:

euskal antropologiaren bilakaeran izandako erreferente puntu historikorik eraginkorrenez.

azterlarien heziketa akademikoaz.

azterlanen argudio eta ezaugarri orokorrez.

azterlanak egiteko erabilitako metodologia eta oinarri teorikoez.

ikerketak bultzatu, lagundu edo babestu dituzten instituzio eta gune akademikoez.

Erreferente historikoak hauexek dira:

1918. urtean Eusko Ikaskuntza elkarte zientifiko-kulturala sortu, euskal kulturari buruz kongresu bat antolatu, eta antropologia-sail bateratu zen.

1936-1939 urte-bitartean Espainan gerla batgertatu zen.

1964. urtean Nafarroako Unibertsitateak eus-kal kulturari buruzko katedra bat jarri zuen.

1995. urtean Euskal Herriko Unibertsitateakzein Deustuko Unibertsitateak antropologia soziokulturalaren lizenziatura ezarri zuten beren titulazio akademikoetan.Aipaturiko datek ikerketa-denboraldi bereziak markatu dituzte.

Alegia:

• 1918-1936. Denboraldi honetan Eusko Ikaskuntzak ekarri zituen euskal kultura eta gizarteari buruz antropologiatik lehenengo aldian modu sistematikoaz egindako ikerketak. Telesforo de Aranzadiren eta Joxemiel de Barandiaranen gidaritzapean garatu ziren lehenbiziko antropologi-ikerketa sistematiko haiek (Aguirre Baztán 1986). Hala ere, Eusko Ikaskuntza gauzatu baino lehen bazen euskal kulturari buruzko ikerlan antropologikorik (Apalategi 1981, 1982; Estornés Zubizarreta 1983).

• 1936-1960. Eusko Ikaskuntza desagertu zen. Halaber, Eusko Ikaskuntzari loturiko aldizkariak: Anuario de Eusko Folkloreeta Revista Internacional de Estudios Vascos, hain zuzen ere. Gainera, azterlari batzu erbesteratu zirelako desegin ziren ikerketa-taldeak. Gerla zibilaren ondorioz, Hego Euskal Herriko antropologia bi testuingurutan garatu zen: Espainatik kanpokoan eta Espainaren barrukoan. Espainatik kanpo egindako ikerketa antropologikoa Joxemiel de Barandiaranek bultzatu zuen. Aldiz, Espainaren barrukoa Julio Caro Barojak, Resurrección María de Azkuek eta mendizaleen elkarte zenbaitetako arduradunek (Caro Baroja 1979; Goicoetxea Marcaida: 1997: 9-28). 1953. urtean Joxemiel de Barandiaran Hego Euskal Herrira itzuli eta Aranzadi Natur Zientzien Elkartetik antropologi-ikerketen antolamenduari lotu zitzaion (Caro Baroja 1979; Aguirre Baztán 1986; Goicoetxea Marcaida: 1997).

• 1960. urtetik aurrera. Ikerketa antropologikoak bultzada handia hartu du. Esate baterako,1964. urtean Joxemiel de Barandiarenek Nafarroako Unibertsitatean euskal kultura irakasteari hasi eta Etniker taldeak sortu zituen. Artean antropologo anglosaxonek interesa hartu zuten Hego Euskal Herriko kulturan. 1978. urtean Eusko Ikaskuntza berriro osatu zen. Madrileko eta Bartzelonako Unibertsitateetan antropologiaren katedrak jarri ziren. Azkenik, Euskal Herriko Unibertsitatean zein Deustukoan badaude antropologiaren lizenziatura eta doktore-gradu akademikoak (Caro Baroja 1979; Agui-rre Baztán 1986; Homobono 1992).

Arestian esandako denboraldietan ezaugarri bereziak daude:

• 1918-1936. Europan bezala Hego Euskal Herrian hasierako gogoeta antropologikoak iker-esparru ugari batzen zituen: hala nola, natur-zientziak, arkeologia, aurrrehistoria, antropologia fisikoa, etnologia, folklorea eta etnografia (Caro Baroja 1979; Aguirre Baztán1986).

• 1936-1960. Poliki-poliki ikerketa antropologikoaren atalak gero eta autonomia edo izakera propiagoa hartzen joan ziren. Honetaz, antropologia fisikoa, etnologia, folklorea eta antropologia soziala elkarrengandik aldentzen hasi ziren Europan. Euskal Herrian honako zientzia-lagungoak tankeratu ziren: arkeologia eta historiaurrea; etnologia eta etnografia; folklorea; etnohistoria; eta antropologia soziala (Caro Baroja 1979; Aguirre Baztán 1986).

• 1960-2000. Jokaera batzu ikusten dira. Aldebatetik, Joxemiel de Barandiaranen eta Etnike rtaldekideen ‘ etnia’ eta ‘ etxea’ nozioei loturiko ikerketa etnografikoa eta etnologikoa dago, non deskripzioa eta sailkapena nagusi baitira (Barandiaran, 1984; Manterola 1984; Aguirre Baztán 1986; Fdez. de Larrinoa 1996).

IKERKETEN OBJEKTUAK

Bestealde batetik, antropologia sozialaren eta kulturalaren garapena dago (Llobera ed. 1975), nondik hego Euskal Herrian hiru ikerketa-mota hegemoniko bilakatu baitira:

euskal ideologia nazionalistaren ikerketa;

emakumezkoen generoaren ikerketa; eta

portaera erritualen ikerketa (Fdez. de Larrinoa 1991; Homobono, 1992; Zulaika 1996).

ANTROPOLOGOEN BELAUNALDIAK

Azterlariak direla-eta, hiru belaunaldi bereizten dira, izen esankorrenak hauxek direlarik:

Telesforo de Aranzadi, Joxemiel de Barandiaran eta Julio Caro Baroja. XX. mendearen lehenerdiko ikerketak bideratu zituzten, eta haiek egindako azterketari endoantropologia deitu diote (Aguirre Baztán 1986).

William Douglass, Davydd Greengood eta Sandra Ott antropologoek antropologia soziala eta kulturalaren jokabideak ekarri zituzten Euskal Herrira 1960. eta 1970. urteen hamarkadetan. Haiek egindako idazlanei etnografías colonalistas de corte inglés (Aguirre Baztán 1986) eta ciencias sociales de importación (Homobono1992) esan diete.

Unibertsitatean ezarrita, Teresa del Valle, Jesús Azcona, Joseba Zulaika eta Joxemartin Apalategi antropologoek XX. mendearen azken urte-hamarkadeetako antropologo gazteagoen doktorego-azterketak eta tesiak gidatu dituzte. Antropologo haiek Euskal Herrian sortu dira, atzerriko unibertsitateetan ikasi dute antropologia soziala edo kulturala, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Lizenziaturan irakasle dira (Homobono 1992; Zulaika 1996).

METODOLOGIAK

Euskal Herriko antropologoek metodologia ezberdinak erabili dituzte beren miaketan:

Joxemiel de Barandiaranek (eta Etniker taldekideek) metodologia gisa itauntegia eta korresponsalaren ihardun bideari jarraiki zion (Barandiaran 1976; Barandiarán Irízar 1976; Manterola 1984)

Antropologo anglofonoek B. Malinowskik ekarritako tokian tokiko ikerlan intensiboa egin zuten. Horri partehartze behatzaile deritzote (Hammersley eta Atkinson 1994)

Euskal Herriko antropologo soziokulturalen azken belaunaldian bi jokaera daude. Antropologo batzuk ez dute tokian tokiko lanik egiten. Beraz, beren interpretazioetarako, beste antropologo, etnografo, historialari eta folkorista batzuk bildutako datuetara jotzen dute. Beste zenbait antropologok, ordea, tokian tokiko ikerlana egiten dute. Hala ere, tokiko ikerlan horiez da intensiboa izaten, extensiboa baino, zeren eta bestelako teknikak ere erabiltzen baitituzte (Díaz G. Viana 1997).

GIZARTEAREKIKO HARREMANAK : ANTROPOLOGOEN EREDUAK

Euskal Herriko antropologoek gauza gehiagoetan bereizten dira elkarrengandik. Esate baterako, gizartearekiko mantendu behar duten harremana nolakoa behar den modu ezberdinez jakinarazi dute.

Ondoko hiru eredu daude:

antropologoa zientzialaria delako eredua dago. Alegia, antropologoak zientzia egiten du. Zentzu horretan, antropologoak paradigma zientifikoak (Khun 1962) osatzeko lanegiten du. Telesforode Aranzadiren, Joxemiel de Barandiaranen eta lehenengo antropologo sozial anglofonoen ikerlanak kokatzen dira paradigma zientifikoaren ikuspegiaren barruan, hala nola Violet Alford-en, William Douglass-en eta Sandra Ott-en iker-lanak. Zientzialaria ‘ objetibitate’ aren bila dabileta topatzen duen audientzia garaian garaiko komunitate zientifikoa da.

antropologoa intelektuala delako eredua. Alegia, errealitate sozialaz eta kulturalaz gogoeta egiten du antropologoak, bereziki aginte politikoaz. Halaber, antropologoa pertsona komprometitua da, beraz mistifikazio eta botere ideologiko-politikoak analizatzen ditu. Intelektualak kultura ikertzen du. Hala egitean, antropologoak uste du pertsonak gero eta libreagoak izateko baldintzak jartzen dituela. Juan de Aranzadi, Mikel Azurmendi, Jesus Azcona, Teresa del Valle eta besteren liburuak dira arestikoaren adibide, zeren euskal kulturaren aginte politiko-maskulinoa zein aginte politiko-nazionalista ikertu baitituzte. Intelektualak bilatu nahi duen audientzia gizartean eta komunitate politikoan dago (Stonor Saunders2001, Zulaika 1999).

antropologoa espertoa delako eredua. Alegia, antropologoa jakituna da, aholkuaren bila joaten zaion pertsona. Kudeatzailea. Antropologoa esperto den neurrian administrazioarako, edo enpresa publiko zein pribatuetarako, lan egiten du. Agian bere aholku-enpresa edo osatzen du. Eredu honetako antropologoak gestio-lana egiten du. Beraz, jakitunak bilatzen duen audientzia instituzio publiko eta pribatuetan dago. Halaber, mundu ekonomiko-enpresarialean (Throsby 2001).

EUSKAL KULTURAREN EREDUAK

Euskal Herriko gizartea ikertu duten antropologoen idazlanak frango dira. Hala ere, euskal kultura lau eredutan errepresentatzen dute, nagusiki:

eredu kultural aurreko-indoeuropearra. Trikuharri, hilarri, hizkuntza, errito magikoan eta koba zuloetako pinturetan oinarrituriko ikerketak denbora ezaren kutsua ekarri dio euskal kulturari. Kultur-errepresentazio eredu honek euskaldunen etorkiaren mitoak gauzatu ditu. Honetaz, Euskal kultura Paleolitikoan sortu eta Neolikoan zehar garaturiko pentsamendu magiko bati dagokiola argudiatzen dutenek osatu dute eredu kultural aurreko-indoeuroparra. Era berean, euskal kulturaren etorkiaren mitoak sortaraz eta hedatu dituzte. Besteak beste, eredu hau osatzen lagundu duten ikerketa adibide batzu hauxek dira: Telesforo de Aranzadiren eta Joxemiel de Barandiarnen ikerketa arkeologikoa (Barandiaran 1979a).

antropologo eta folklorista eboluzionistek ikerturiko pentsamolde magikoa (Garmendia 1989).

mitologiaren ikerketa (Barandiaran 1979b; Ortíz Osés eta Mayr 1980a; Ortíz Osés, Borne-man eta Mayr 1980b).

euskararen ikerketa (Estornés Lasa 1975)

dantza-erritoen ikerketa (Urbeltz 2000).

euskal estetika eta espazioaren kognizioa (Oteiza 1965,1983; Zulaika 1987).

eredu kultural pirinierra. Etxearen eredu kulturalaren ikerketa da. Hots, lurraldearen ordenazio tradizionala edo preindustriala. Normalki, mendiko bizimoduak, euskal kulturaren ahozko ezaugarriak zein ezaugarri erlijioso aurrekristauak edota elementu materialak ikertzen dituzten idazleek osatu dute eredu piriniarra. Eredu aurreko-indoeuropearrean eta eredu piriniarrean dabiltzan ikerlariek Euskal Herriko kulturaren elementu etnikoak azpimarratu dituzte. Defacto, eredu kultural piriniarra eredu kultural aurreko-indoeuropearraren jarraipena dela baieztatzen dute. Joxemiel de Barandiarenen idazlanek ongi errepresentatzen dute delako eredu kulturala. Hala ere, ‘ etnozientzia’ izenpean eredu horren bermoldaketa modernoa ikusten da egun. Horretara, euskal kultura‘ etnizitatetik’ baino, ‘ indigenismotik’ ikertu dute (Martínez de Lizarduy 1998).

eredu kultural greko-latinoa. Julio Caro Baroja-ren lanak dira eredu honen lekuko paregabeak.Euskal kulturaren eredu hau osatzen lagundu dutenek kulturaren historia dokumentatua arakatu dute. Orohar, eredu kultural greko latinoa edo historikoa eredu kultural aurreko-indoeuro-pearraren eta piriniarraren kritika da. Eredu grekolatinoa kultura idatziaren ikerketa da. Beraz,honako gaiak ikertzen dira: Erdi Aroko zein gaurko estatugintzatik tokian tokiko kulturei zein gizarteei datorkien gatazka-giroa; jende xumeen kulturaren eta jende handien kulturaren artekotasuna; kristautasunaren eta paganismoaren artekotasuna. Ikuspegi honetatik ikertuta, kultura dinamikoa edo bizkorra da; alegia: aldakorra, arbitrarioa. Gainera, garaian garaiko ideologietatik ez da libro.

eredu kultural globala. Kultura mestizajea dela dion eredua da. Eredu honetan, Euskal Herriko kulturaz edo euskal kulturaz baino, kulturaz edo kulturez Euskal Herrian hitzegin behar da. Maila ezberdinetan ikusten da eredu hau. Lehenbizi, kultur-esperimentazioan. Adibidez, bertsolaritzaren, dantzaren eta trikitrixaren norabide berriek gero eta garrantzia handiago dute. Bigarrenez, kultur-errepresentazioetan.Partikularzki, formato komunikatibo informatiko berrietan, hala nola: CD-Rom-ak eta internet-sarea. Exenplu ona Eusko Ikaskuntzak azken urteotan egindako apostu informatiko-kulturalada. Azkengarrenez, euskal kulturaren sinbolo ofizialetan ere antzematen da eredu kultural global hau. Esate baterako, Euskal Herria eta euskal kultura kanpoko jendearen aurrean errepresentatzeko ikur berriak hauxek dira:alde batetik, trikuharri bat eta Bilboko Guggenheim Museoa elkarrekin agertuta; eta bestetik, baserriko kutxa bat eta Donostiako Kursaaleraikuntza elkarren ondoan azalduta. Beraz, eredu honetan badaude: hiriko bizimodu berriagoak; euskal emigranteen bizimoduak eta Euskal Herrira emigrante etorri diren jendeenerlijioak, portaerak eta mundubisioak; euskalkultura tradizionala jakinarazteko teknologiaberriak; eta sortzaileen aldetik bertako eta kanpoko kulturen ezaugarriekin jolasteko etaesperimentatzeko grina.

GIZARTE MOTAK

Arestian esan bezala, euskal kulturaren ikertzaileek lau eredu kultural osatu dituzte. Baina, kultura gertatzen deneko harreman sozioekonomikoei kasu eginez gero, hiru gizarte mota aurkitzen ditugu (Fdez. de Larrinoa 1998). Honakoak:

elkartrukean oinarrituriko gizarte harremanek Euskal Herrian sortaraziko portaerak eta pentsamoldeak (Douglass 1973; Ott 1982; Baran-diaran 2000). Ikerketa-mota hauek ‘ euskal gizarte tradizionala’ osatu dute.

merkatuzko ekonomian oinarrituriko gizarte harremanek sortutako portaerak eta pentsamoldeak. Ikuspegi honetatik egindako ikerketak baserriarenedo gizarte tradizionalaren porrota azpimarratu du (Douglass 1977; Etxezarreta 1977; Greenwood1976; Arpal 1979; Apaolaza 1981).

kapitalismo berantiarrean oinarrituriko gizarte harremanek sorturiko portaerak eta pentsamoldeak. Ikuspegi honetatik egindado ikerketak oraingo gizarte-identitatearen beregituraketak, berformulazioak eta esperimentazioak analizatzen ditu. Alegia, nortasun ekonomiko, sozial eta kultural berriak (Martínez Montoya 1999).

Esate baterako:

esparru ekonomikoan: Mauleón (1998); Murua(1988); Greenwood (1992); (Kasmir 1996).

esparru erritualean: del Valle (1988); MartínezMontoya (1996); Fdez. de Larrinoa (1997).

esparru sozialean: Fdez. de Larrinoa ed.(1996), (1998), (2000a), (2000b); Zainak(14.,15., 17., 18., 19., 20., 21. zenbakiak).

Aurreko informazioa kontutan harturik honako konkusiootara heltzen da:

euskal antropologian gehienik landu den ingurugiro ekonomikoa mendiko bizimodua izan da;ondoren, arrantzale-bizimoduak; eta gutxienikertua, portaera hiritarra.

euskal antropologian gehienik landu diren eredu kulturalak aurreko-indoeuropearra, piriniarra eta grekolatinoa dira. Eredu kultural globala oraintsu ikertzen hasia denez gero, ia emaitzarik ez dago.

euskal antropologian gehienik landu diren gizarte-ereduak elkartrukearena eta industrializazioarena izan dira. Ongi-izatezko estatuaren eta kapitalismo berantiarraren gizarte-harremanak askosaz gutxiago daude miatuta. Ondorioz euskal antropologian honako bi erronka daude:

euskal kultura gizarte globalari dagokion bilakaera kulturalaren barruan kokatu eta analizatu.

euskal gizartea oraingo harreman ekonomiko transnazionaletan kokatu eta analizatu.

Hala eginez, ikusiko dugu Euskal Herrian, euskal kulturaz baino, munduko eskualde honetan bizi diren komunitate-jendeen kultura-askotzaz hitzegin behar dugula.