Bertikala-oreka

sisifo_lez 1456152701133 Sisifo lez | 2009-12-18 00:00

Bertikala finkatzeko plomua erabiltzen ei da, baina berunezko penduluak ere ez dira guztiz guztiz bertikalak. Errore minimo horiek ez dira kontutan izaten gehienetan eta hartara bertikala naturaltzat hartzen da.

 

Txillidak ez omen zituen 90º-ak gustuko ordea. Bertikala eta perpendikularra antinaturalak omen zitzaizkion. Eta baliteke arkitekturatik eskulturara igarotzearen arrazoietariko bat izana.

 

Paradojikoki, bestalde, Iparraldean orekari plomua esaten zaio. Oreka-bertikala, bertikala-oreka…

 

Gogoeta egiteko gaiak dira bai, gizasemeak oreka, bertikaltasun permanente baten bila tematuta igarotzen dituela urteak kontuan izanda. Eta desoreka bizitzaren parte dela ahantzita.

 

  

 


Utzi iruzkina: