HHPP-ak akzioan gure egunerokoan…

sheila_iribarren 1545051365401 Nire igande-hausnarketak.. | 2018-11-04 20:58

sheila_iribarren 1541693867718

Egunon! Hemen nago beste igande bat zuekin. Gaurko hausnarketa pertsonalagoa izango da eta niretzat garrantzi handikoa. Hasiko naiz bada nire igande-hausnarketarekin:

 

Nire aiton-amonak Australiatik Donostira etorri ziren lan bila eta lokal bat alokatu zuten Egiako auzoan. Nire aitona Pedrok, taberna  bat eraiki zuen bertan, oso trebea baitzen eskulanetan. Taberna Vinos Iribarren du izena eta orain, 45 urte geroago, nire gurasoek egiten dute lan tabernan. Oso taberna txikia da, zaharra, eta nire aiton-amonen lan dinamika berdina eramaten dute: betiko pintxoak, betiko bezeroak.

Arazoa hurrengoa da: bezeroak adinekoak dira eta Vinos Iribarren, auzoko beste tabernekin konparatuz txikia gelditu da, zentzu guztietan.  Hemen hasten da nire hausnarketa… nola indarberritu dezaket nire familiako taberna HHPP-en bidez? Izan ere, tabernak behar duena leku bat da: posizionamendu lagungarri bat bezero berriak lortzeko eta pisuzko irudia garatzeko. Taberna eta jatetxe ezberdinen kanpainak aztertu ondoren, Vinos Iribarren taberna kanpaina potentea behar duela ondorioztatu dut, aurrekontu handikoa. Izan ere, tabernaren espazioa ez dago ondo antolatuta, sukaldea txikiegia da eta baliabide gutxi ditu pintxo edo plater ezberdinak sukaldatzeko eta komuna erabat zaharkitua dago. Baina horrelakorik ez dudanez, alternatiba ezberdinak planteatu ditut: bezero berriak erakartzeko ekitaldi ezberdinak (ad: pintxo berrien dastapena, pintxo pote, patata pote, ardo dastapena, garagardo dastapena…), tabernaren berri eman sare sozial ezberdinen bidez (Instagram edo Feacebook-en bidez besteak beste), tabernari pertsonalitate gehiago eman eta modu ezberdinean girotu (giro gateagoa, dinamikoagoa, musika ezberdina…)…

 

Argi dagoena da, nire gurasoek labia handia dutela eta oso maitatuak direla auzoan, beraz, giltzarria  publikoarekin duten harremana denez, posiblea da Vinos Iribarren taberna errentagarriagoa bihurtzea. Plana ondo garatu eta ekitaldiak zehaztu eta gero, kanpaina martxan jartzea espero dut. Hau da bai, nire etorkizunerako helburua!

Vinos Iribarren taberna; Ametzagaña 66, Egia.

 

 


Utzi iruzkina: