HHPPak Aitanaren salbatzaileak

sheila_iribarren 1545051365401 Nire igande-hausnarketak.. | 2018-11-25 14:00

sheila_iribarren 1543257424829

Egunon guztioi! Hausnartzeko prest? Gaur, lehengo astean aipatutakoarekin jarraituko dut: OT-ren boom-a. Azken hilabeteetan aldizkari guztien portadan agertu den lehiakideaz hitz egin nahi dut: Aitana Ocaña.

Aitana, Bartzelonako 18 urteko neska arrunta zen OT 2017 telesaian bigarren postuan geratu arte. Orain, Aitana, kazetari guztien hitzetan dago eta egiten duen edozer bihurtzen da notizia. Polemika ugari egon dira abeslariaren inguruan; izan ere, lehenengo momentutik lehiakide jarraituenetarikoa izan da OT-ko akademia barruan.

Ohiartzun handienetarikoa izan duen polemika Aitanak bere Instagram-era (@aitanax) bainujantzian argazkiak igo zituenean eman zen. Izan ere, argazkiak igo eta gero komentario negatibo ugari iritsi zitzaizkion (argalegia zela, anorexia moduko gaixotasunak sustatzen ari zela...) eta ondorioz, argazkiak ezabatu zituen. Momentu horretan sartu ziren jokuan abeslariaren taldeko HHPP-ak bere kaltetutako irudia garbitzeko. Harreman Publikoak, sare sozialetako kanpaina diseinatuzuten gertatutakoaz baliatuz eta konplexuen aurkako mezua bidali zuten: "Yo siempre he sido delgada y siempre he tenido mucho complejo de ello. Borre las fotos porque me dolieron los comentarios negatibos pero hoy las vuelvo a subir, porque sé que cada uno tenemos que querernos como somos y nos tiene que dar igual la opinión de los demás". Horrela, Aitanaren fan guztiak bere konplexuak zabaltzen hasi ziren haien aurka egiteko eta abeslariak, berriro ere, bere lekua irabazi zuen gazteen artean. Asko hitz egin den beste polemika bat aurtengo OT 2018 telesaian gertatutakoa izan zen, Aitana bere lehenengo singela "Telefono" aurkeztu eta tonutik irten zenean. Sare sozial guztietan abeslariaren gaitasunei buruzko komentario negatiboak zabaldu ziren, zalantzan jarriz bere etorkizuneko karrera musikala. Orduan, berriro ere, bere taldeko Harreman Publikoak arduratu ziren bere irudiari buelta emateaz eta hurrengo adierazpena zabaldu zuen Aitanak bere sare sozial ofizialetan: "Losiento mucho por la actuación de ayer, volver a OT me puso los pelos de punta y me emocioné al subirme otra vez a ese escenario después de todo []. Tengo 19 años y todavía no tengo toda la experiencia del mundo [] no voy a dejar de aprender y superarme nunca". Horrela, bere irudia kritikaz garbitu eta denbora guztian ikasten ari den gazte bat irudia eskuratu zuen, fan guztien erreferentea delarik.

Esan beharra dago gainera, Aitana momentu honetan, Euskal Herriko eta orokorrean Espainako gazteen artean influentzia handien duen pertsonai publikoenetarikoa dela eta beraz, esaten eta egiten duen edozer lupaz aztertu behar dela. Hona hemen, berriro ere, HHPP-en magiaren adibide praktikoa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

derecho a equivocarme como todos vosotros 


Utzi iruzkina: