Palestina Aske

sentituidatziaskatu 1456152679928 SentituIdatziAskatu | 2009-05-08 19:43

Ehundaka urtetan zapaldua izan den herriak, askatasun bidea ikusi bezain pronto, beste herri bat zapaltzeari ekin dio. Zapalkuntza justifikaezina, herri eta herritar guzti horien eskubideaK birrinduz, interes ekonomiko eta politikoen mesedetan. Nola ez, munduaren agintari “eroa” bihurtu den Estatu Batuen laguntza eta defentsapean, interes ekonomikoak berriro ere tartean. Bitartean, munduaren erdiak ezikusiarena egiten du, eta beste erdiak berriz, erasotzaileen borondate onean ezartzen du esperantza. Lotsagarria, Onartezina, eta okerrena, Errealitate gordina. Bada garaia, banako bakoitzetik mundu zabaleraino, honi bukaera emateko. Palestinarrek ez dituzte hitz hauek entzungo ezta ulertuko. Eta ziurrenik, hitz hauek ez dute bertako inoren egoera hobetuko. Hala ere, aldarrikapen txikietatik asten da mugimendu oro, eta gure bizitza tristeekin jarraituz, kalte besterik ez dugu egiten. PALESTINA ASKE!


Utzi iruzkina: