U 6: Ausardia eta egiaren txupina!

pozitibai 1456152245983 POZitiBAI | 2012-07-06 10:21

Gaur txupinak gorriz beteko ditu herri askotako kaleak. Nik ere gorri kolorea ezarriren dut "La Habitación Roja" talde bikainarekin. Gure burukomin aunitz ausardia eta egia faltak eragiten ditu. "Gezurrak hanka motza du"; gezurra eta ausardia falta askotan eskutik hartuta joaten dira. Maite dugunak beti merezi du jarrera zintzoa eta momentua ORAIN bada ez da bidezkoa denboran luzatzea. Burukominaren kontra? Jaurti ezazu BARKAMENAREN, AUSARDIAREN, EGIAREN...ZINTZOTASUNAREN txupina!
Gora San Fermin!!!




Masai



Utzi iruzkina: