Zamudioko jaiak

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-11-10 16:46

Zamudio jai giroan murgildu da ostiraletik

   Goizean alai alai zeuden zamudiotar (Bizkaia) denak, izan ere jaiak ospatzen dituzte asteburu honetan.Denetarik egongo da egunean zehar, kale giroa ez da faltako, ziur. Iganderarte aukera dago bertara hurbiltzeko eta egunean zehar aipatu legez egongo zire artisau azoka, kalejira... parte har daiteke.

    Gazteei normalean gehiengoei gau-giroan murgiltzea gustatzen zaie eta hori argi dago ez dela faltako.Lehen egunean, azaroaren 9an, Laia, Trikizio eta bukatzeko DJak egongo dira gau guztian, kale giroa alaituz eta musika iskina guztietara garraiatuz.Larunbatean, hilaren 10ean, Azimut, Triki-trake eta Def Con Dos taldeak edukiko ditugu taula gainean, beraz giro atsegina dudarik gabe.

     Hala ere denak animatu nahi ditu Zamudioko udalak bertaratzea, bai egunez nahiz guez ere.Gazteriaren artean adierazi dute beraiek ere sortu dutela gazte giroa eta antolatu ere gauza bat baino gehiago antolatu dituztela, horregatik, asteburuan planik ez baldin baduzue oraindik animatu Zamudira, oraindik ezagutzen ez baldin baduzue aukera ezin hobe hau pasatzen ez utzi.


Utzi iruzkina: