IKASTURTEA MERIENDA BATEN BUELTAN AGURTU DU GURASOLAGUN EGITASMOAK

mintzalaguna_hondarribia 1570640909283 Mintzalaguna Hondarribia | 2017-06-24 09:57

mintzalaguna_hondarribia 1498291577175

Martxoan abiatu zen Gurasolagu egitasmoa euskaraz hitz egin edo praktikatu nahi duen gurasoari aukera hori eskaini nahian. Bi talde aritu dira ikasturte amaiera arte astean behin elkartzen helburu horrekin, bata astearteetan eta bestea ostegunetan

Astero taldean biltzeko aukera eskaintzeaz gain, familian, gurasoak seme-alabekin batera egiteko ekintzak ere eskaintzea zuen helburu egitasmoak eta horrela maiatzean familientzako zirko tailerra antolatu zen.

Pasa den ostegunean merienda bat egin zuten taldeetako partaideek aurtengo ikasturteari amaiera emateko. Datorren ikasturtean jarraituko du egitasmoak, ordura arte uda on  guztioi.

 

Izena emateko bideak:

Hondarribiko Udala, Euskara Zerbitzua (Pampinot kalea 12-14)

1.- 688 865 398 · mintzalaguna@hondarribia.eus

2.- www.blogak.eus/mintzalaguna_hondarribia