HONDARRIBIKO MINTZALAGUN TALDE BATEK ETXALARREN EGIN DEN MINTZA TOPAKETAN PARTE HARTU DU ASTEBURUAN

mintzalaguna_hondarribia 1570640909283 Mintzalaguna Hondarribia | 2018-02-19 13:02
1

mintzalaguna_hondarribia 1519044841228

Azken urteetan bezala, aurtengoan ere Etxalarko Mokorreko-Borda baserriko lagunek mintzalagunentzako eta euskaltzaleentzako Mintza Topaketa antolatu dute pasa den asteburuan eta Hondarribiko Mintzalagun talde bat izan da bertan.

Hainbat herritako 15 kideko taldea osatu da topaketan eta ostiraletik igandera bitartean mingainak dantzan jarri dituzte mintzalagunek. Gehienak, euskara ikasleak dira eta askok ez dute izaten asteburu oso batez euskaraz aritzeko aukerarik.

Bordako kideek egitarau polita antolatu dute eta inguruak bisitatu, ogia egin, bio dantza praktikatu edo eta sukaldatzeko aukera izan dute bertaratuek. 

Harreman oso politak sortu dira talde kideen artean eta aurrerantzean elkartzeko gogoz agurtu ginen atzo. 

 


Utzi iruzkina: