Mintza Eguna eta aste honetako agenda

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2011-05-10 17:27

TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako jaia da Mintza Eguna eta aurtengoa, seigarren edizioa, Elizondon ospatuko dugu, ekainaren 4an, larunbata. Egun pasa ederra, Elizondoko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko, eta mingainak dantzan jartzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Ikasturteari bukaera goxoa emateko aukera paregabea izanen dugu. Hona hemen egitarau zehatza.
EGITARAUA:
11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa Merkatu plazan
12:00etan Ibilaldi gidatua
13:30ean Mintza bermuta
14:30ean Bazkaria Merkatu plaza eta eguraldi txarra eginez gero frontoian
16:00etan Sari banaketa
16:30ean Euskal Erromeria

Iruñetik kotxez joatea proposatzen dugu. Dena dela, autobus bat ateratzeko adina jendek izena ematen baldin badu bat alokatuko genuke.
Iruñetik atera: 10:00ak aldera.
Itzulera: 19:00ak aldera.
Hau zehaztuko genuke izena ematen duen jendearen artean.
BAZKARI TXARTELAK:
Bazkari txartelak 20 euroan maiatzaren 25 arte lortu ahal izanen dira Euskadiko Kutxako 3035 001468 0140027927 kontu korronte zenbakian diru-sarrera bat eginez, ondoren deitu edo mezu bat utzi gure telefono zenbakietan edo idatzi e-posta bat mintzakide(abildua)topagunea.com helbidera.
Oso garrantzitsua: Kontzeptuan honakoa jarri behar duzue: Mintza Eguna Iruñerria eta zuen izen-abizenak.
Bazkari txartela ere Karridendan (Xabier kalea 4. Iruñea) lor ditzakezue, bazkari txartelak egunean bertan banatuko ditu dinamizatzaileak.

Aste honetako agenda
Asteazkena, maiatzak 11

•19:30: BAKARRIZKETAK: "Foxterrierra eta txubaskeroa", "Gaur egungo kontuak" eta "Izarretako Bitakora (238garren bidaia, 2.456garren eguna)".Hizkuntza eskolako Xake aretoan. IRRI ZIKLOA.

Osteguna, maiatzak 12
● 17:00: MOTIBAZIO SAIOA: Oier Sanjurjo eta Ekhi Senar Osasunako jokalariekin. 12-16 urte bitartekoentzat. Antsoaingo Gaztetxean.
●19:00: IKUSENTZUNEZKOA: “Zaldiz mugarik gabe”. Mila
Gallastegi eta Asier Aranzabalen eskutik. ELKAR Comedias.
●19:30: BAKARRIZKETAK: "Nire aitona", "Uranioa ala
plutonioa","Zer krisi eta zer krisiondo!","Nik ere artista izan nahidut!" Hizkuntza Eskolako Xake Aretoan. IRRI ZIKLOA
Ostirala, maiatzak 13
•17:30: X. GAZTE ANTZERKI TOPAKETAK. Nafarroako antzerki eskolan.
•22:00: BERTSO AFARIA: Elaitz Goikoetxea eta Oskar Estanga.
Antsoaingo Sarraspea elkartean.
•22:00: ANTZERKIA: “Souvenir, historiako kantaririk txarrena”. taldearen eskutik. Atarrabiako kultur etxean. 3 €. Antolatzailea: Karrikaluze.
Larunbata, maiatzak 14
•18:30: Iruñeko KARRIKA DANTZA. Merkaderes kalean.
•21:00: KONTZERTUA: THE SPARTEENS. Txantreako Akelarre
++tabernan.
Igandea, maiatzak 15
● SORTZEN FESTA TAKONERAN:
(Antoniutti, Boskezillo, O plaza). Egitaraua.


Utzi iruzkina: