Egitasmoaren ebaluaketa

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2007-05-31 12:10

Aste honetan bidali ditugu ebaluaketa horriak posta elektronikoz, nahiz posta arruntaz. Galdetegia 10 galderakoa da eta egiaztatu nahi da nola eragiten duen Mintzakide egitasmoak partaideen euskera erabileran eta baita erabilpen horren kalitatea igotzen den ikasturtea amaituta.Honekin batera egitasmoaren antolaketa eta teknikariaren lana baloratu beharko dituzue.
 Zenbat eta galdetegi gehiago jaso, ikerketaren datuak  adierazgarriagoak izanen dira. Galdetegia betetzerakoan arazorik baduzue, deitu 948 96 05 16 telefonora edo mintzakide@topagunea.com helbide elektronikora idatzi .Agur bero bat!


Utzi iruzkina: