LIBURUKLIK eliburutegia

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2015-11-19 15:29

Liburu bat era digitalean maileguan hartzeko, hauexek dira pausuak:

1-Gure herriko liburutegian alta emanda kodea eta pasahitza jasoko ditugu.

2-eliburutegia edo liburuklik idatzi google-n orrian sartzeko.

3-Pantaila erdian liburu berrienak ikusiko ditugu, eskuinean egile, argitaletxe, hizkuntza eta dataren arabera

4-Goian, eskuinean "panpintxo" grisa sakatuta kodea eta pasahitza sartu.

5-Liburua aukeratu, klikatu eta gure mailegua izango dugu berehala, 21 egunetarako.

6-Epea amaitu ostean, desagertu egingo da liburua.

7-Liburua amaitu gabe izanez gero, berriro ere mailegatu

8-Libre ez badago, erreserba egin liteke.

9-Gogoratu liburuak irakurtzeko wifi-a behar dugula.