Badator LTDa!

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2010-02-23 13:12



Badator LTDa! Ez dakizula zer diren letra horiek? Oso erraza: Lurreko Telebista Digitala. Bai, gaztelaniaz TDTa esaten dena.
Laster prestatuta ez dauden telebistetan ezingo da ezer ikusi. Era analogikoari amaiera emango zaiolako.
Zuek prestatuta zaudete? Aparaturik erosi duzue? Beharbada, telebista berria erosiko zenuten...
Zein onura ekarriko digu aldaketa honek? Eta zein kalte?
Noren mesederako izango da? Nork irabazten du? Ikusleak? Izan ere, kate gehiago ikusten dira sistema honetan.
Telebistaren kalitateak gora egingo du? Ala negozio hutsa izango da?
Zer daukazue esateko? Bota, bota beldur barik!


Utzi iruzkina: