bloga zertarako

mamarrurenikasleak20112012 1456151226975 mamarruren ikasleak 2011 2012 | 2011-10-27 11:08

eguerdion familia:

Gaur poztu naiz, Xandrak eta Gorkak mezu elektroniko bana bidali didatelako. Gainera, klasean entzun dut blog honek klasera etortzen ez zaretenean zertan gabiltzan ikusteko balio duela.

Bada, bai baina ez. Izan ere, ez dut egunero kargatzeko asmorik, astean behin edo bitan baizik. Horrez gain, klase presentzialen ordezko denik ez pentsatu, hemen klasean ahoz egiten dugun guztia agertu ere ez delako egingo.

Beraz, blog hau klasekoaren osagarria baino ez da, zuena denez, zuek zertarako erabili nahi duzuen zehaztu behar duzuena. Artikulu honi beheko "erantzun" atala erabiliz eman ahal diozue segida, beste artikukuluei bezala. Eskertuko nizueke zeuek ere parte hartzea, kontzertu, antzezlan, bertsosaio edo euskaraz egingo den edozeren berri emanez.

Bide batez, eskertuko nizueke wikirako sarbiderik lortu duzuen jakitea. Wikia, gure dokumentuen biltegia izatea nahi dut. Beraz, libururen minikritikarik edo apunterik edo horrelakorik txertatu nahi baduzue, bidali nire helbidera eta zintzilikatuko dut bertan.

Besterik ez gaurkoz.

ondo izan


Utzi iruzkina: