igandea

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-06-04 10:53

Badut lagun judutar bat, Alemanian bizi dena. Bera astero joaten da sinagogara. Sinagogan famili moduan biltzen dira larunbatero Torah irakurri eta eztabaidatzeko. Ni, Frankfurt-en izan nintzenean konprobatu nuen horrela zela. Sinagogak oso apalak dira, humilak. Ez dituzte inongo apaindurarik. Hori bai, judutarrek biltzen direnean, iskanbila ere sortzen dute. Oso altu egiten dute berba, eztabaidak latzak izaten dira. Emozionatu nintzen nahiz eta tutik ez ulertu. Famili bizia zirudien, eta umore onekoa, gainera. Hori da gure elizatik faltan botatzen dudana. Eztabaida gehiago, barruan, fededunen artekoa, azken batean danok gara eliza. Horregatik ez naiz joaten mezara. Bai, apaiz batzuk oso ondo hitz egiten dute, baina orokorki aspertzen naiz haien omilietan. Beraz, itxaron egin beharko dut aldatu arte. Bitartean, hutsik dagoenean, ixiltasunean joaten naiz, bai meditatzera, bai otoi egitera.


Utzi iruzkina: