Kantu bat: If...

literartea 1456440692268 literartea | 2009-12-10 23:44

The Divine Comedy

 

 

If…

 

Bidea bazina
Zure luze-luzean ibiliko nintzateke
Gaua bazina
Egunez egingo nuke lo
Eguna bazina

Gauero negar egingo nuke
Bidea zarelako
Egia eta argia zarelako

Arbola bazina
Besoekin inguratuko zintuzket

Eta ezinezkoa zenuke kexatzea
Arbola bazina
Nire izena grabatuko nuke zure azalean
Eta ez zenuke negarrik egingo
Arbolek ez baitute negar egiten
Gizona bazina ere
Maitatuko zintuzket
Edaria bazina
Nire barrua zeharo beteko zenuke
Eraso egingo balizute
Zugatik hil egingo nuke
Zure izena Jack balitz
Nirea Jill litzateke
Zaldia bazina
Zalditegiko  zikina garbituko nuke
Eta ez  nintzateke inolaz  ere kexatuko
Zaldia bazina
Egunsentian zelaietan zaldizka  genbiltzake
Eguneko argiak ahitu arte
Nire kantuetan zutaz abestuko nuke
Ilundu artean ibiliko ginateke zaldizka
Neure neskatxa txikia bazina
Zaila litzateke zu lagatzea
Arreba bazintut
Are gaitzago
Txakurra bazina
Mahaiko hondarrak jaten emango nizkizuke
Emazteak kexu egingo balu ere
Txakurra bazina
Ziur naiz gustuko zenukeena
Eta nire lagun lau-hankadun leiala zinateke
Ez zenuke kezkatu beharko
Eta amaiera arte elkarrekin geundeke

 

Hitzak eta musika: Neil Hannon

"