LEMNISKATA

GOIERRIKO ZIENTZIA SARE HERRIKOIA

Gipuzkoako Hitzak bere ostiraleko aldizkarian, Aimar Maizen eskutik, artikulu ederra eskaini digu "Zientziak krisirik ez Lemniskata taldean" izenpean. Hona hemen lotura:


Raul Ibañez, 2012n gure artean izan genuenak ("Un paséo matemático por los medios de comunicación") datorren larunbateko Fernando Blascoren hitzaldia gomendatu du Radio Euskadiko "Graffiti". Hona hemen eguneko programa (aipamena 1h 36 min-an).


Urtarrilaren 23an Radio Euskadin, Eva Caballerok, La mecánica del caracol programan, 20 minutuz Lemniskatako kideak elkarrizketatu zituen. Jarraian duzu programa osoa.


Urtarrilaren 22an, Gillermo Roak Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrilean programan Lemniskatako kideak elkarrizketatu zituen. Hona hemen elkarrizketa:


Urtarrilaren 26an, Matemagia ekitaldia bukatzen denean, Fernando Blascok argitaratutako liburuak salgai jarriko ditugu Igartzan bertan (Mirentxu liburudenda).          .




Urtarrilaren 26an, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, Beasaingo Igartzako errotako aretoan MATETAILERRA antolatu dugu. Beste zenbait erronkaren artean, Lemniskataz jolastuko dugu.Hizkuntza: euskara eta gaztelera.Urtarrilaren 26an, arratsaldeko 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian MATEMAGIA emanaldia izango dugu, Fernando Blascoren eskutik.Hizkuntza: GazteleraAholkatutako adina: 12 eta 100 urte bitartean


Urtarrilaren 26ean, Fernando Blasco izango dugu gure artean. Fernando Blasco Madrilgo Politekniko Unibertsitateko Matematika Aplikatuko katedraduna da; matemagian aditua da.Matemagia zer den ikusteko honean aurretik argitara eman genuen bideoa, baina, ea zer deritzozun oraingo honetaz ere.


2012ko abenduaren 26an Eguberritako Azoka Berezia ospatu zen eta, bertan, Lemnsikataren lana ikusteko aukera izan zen.Honela aukerztu zuen bere prentsa oharran Ordiziako Udalak: Azokaren V. Mendeurrenari amaiera ematen ari garen honetan, Lemniskata Zientzia Elkartearen lankidetzarekin Ordiziako Azokan ohiko ditugun hainbat produkturen jatorrian murgiltzeko aukera izango dugu. Aparteko Azoka honetako puntu desberdinetan kokatuko dugu produktu hauei buruzko informazio fitxa bana, bakoitzaren amaieran galdera bera errepikatuko delarik: Produktu hau Ordiziako Azokan aurkitzerik ba al zegoen...