TRENAREN 150. URTEURRENA. OSPAKIZUNA

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2014-05-14 00:00

Beasaina trena lehenengoz 1863. urtean iritsi bazen ere, 1864an egin ahal izan zen lehenengo aldiz ibilbide osoa; hain zuzen ere, Madril . Paris ibilbidea.

Aitzaki borobila ospakizun eder bat prestatzeko. Lemniskatakoak bi lan egin ditugu: alde batetik, gure ekitaldiak prestatu eta, bestetik, udaletxea eta beste herriko elkarteak ospakizunean parte hartzeko zirikatu. Denon elkarlanean, irailak 26an trenaren 150. urteurreneko ospakizun eder bat egingo da herrian. Bertan izango dira herriko elkarte ugari bere aportazioa eginaz. Pozgarria benetan.

Lemniskatakoak, besteak beste,  bi ekintza ditugu dagoneko prest: Azpeitiko tranaren museoaren laguntzaz, bereziko Olaizolari esker, Trenaren inguruko material erakusketa egingo dugu; bestalde, Olaizola berak hitzaldi bat eskainiko digu Trenaren 150. urteurrenaren inguruan.

Ekintza gehiago antolatzeko aukera ere aztertzen ari gara. Laister izango duzue gure berri.


Utzi iruzkina: