MUTUR BELTZA EGUNA: TRENAREN 150. URTEURRENA

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2014-07-03 00:00

Aurten ospakizun berezia badago ere, Mutur Beltza eguna, trenaren eguna urtero Beasainen ospatzeko asmoarekin sortu da, herriko hainbat elkarte eta pertsonen iniziatibaz eta udaletxearen koordinazio eta bultzadaz.

Lemniskatari dagokigunez, hiru ekitaldi antolatuko ditugu:

     1.- Trenaren 150. urteurrenaren erakusketa: 2014ko irailaren 26tik urriaren 5era Igartza jauregian (gehienak, Azpeitiako tren Museoko materialak).

     2.- Trenaren 150. urteurrena: hitzaldia Juan Jose Olaizolaren eskutik. 2014ko irailren 26an, 19:00tan Igartza jauregian.

     3.- Renferen eskutik, trenez irteera gidatua Beasaindik Altsasura. Bidean Ormaiztegiko zubia (Zumalakarregi museoko arduradunen eskutik), Otzaurteko tuneletaz eta beste hainbat elementuetaz informazio zabala emango dute. 2014ko iralaren 28an (ordua pendiente).

Epe laburrean informazioa zabalduko dugu, bai gure ekitaldietaz, bai orokorretaz.

        

 

 

 


Utzi iruzkina: