LEMNSIKATA ETA ORDIZIAKO AZOKA 500 URTE

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2012-12-19 00:00

        
2012an Ordiziako azokaren sorreraren 500 urteurrena ospatu da.
Abenduak 26an egingo den Eguberriko Azoka Berezirako Ordiziako udalari proposamena luzatu genion: egun saltzen diren produktuetaz zertxobait gehiago jakiteko karteleria jartzea, aitzakitzat galdera bat ipiniz.
Galdera honakoa: Ordizian, 1512ko ferian egon zitekeen?
Fitxa bakoitzean honako datuak jasoko dira: izena hizkuntza desberdinetan, argazkia, zientzia sailkapena, historia, galderari erantzuna eta jatorria kokatuz munduko mapa.
Lemniskata, Goierriko Zientzia Sare herrikoiak hau izango du Ordizian antolatutako lehenengo ekintza. Ez da azkenengoa izango, ziur.


Utzi iruzkina: