AZAROA, ZIENTZIAROA 2015. INDAR 75 URTE. ERAKUSKETA

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2015-11-15 00:00

Beasaingo Indar enpresak 75 urte bete ditu aurten. Hori dela eta, Lemniskatak urtero bailarako enpresa bat gizarteratzeko egiten duen erakusketarako aukeratu du.

Erakusketa, azaroaren 16an, astelehena, 19:00etan Beasaingo Usurbe erakusketa gelan inauguratuko  da. Nondik datoz, non daude eta nora doaz? Galdera hauei saiatu dira Indar enpresakoek erantzuten.

Beasainen 16tik 22ra egongo da zabalik eta, hemendik, Ordiziako Barrenara egingo du bidaia. Bertan, 23tik 27ra. Eta bidaia Lazkaoko kultur etxeko erakusketa aretoan amaituko du, azaroak 30etik abenduak 4a bitartean ikusteko aukera izango delarik.


Utzi iruzkina: