AURKEZPEN EKITALDIA

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2012-03-20 00:00

Datorren martxoaren 22an, arratsaldeko 19:00tan, Beasaingo Usurbe aretoan, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak bere jendaurreko aurkezpena egingo du antolatzen duen lehenengo ekitaldiaren inaugurazioaz baliatuz.
Ekitaldia erakusketa bat izango da, "CAFeko trenen garapena sorreratik egunerarte maketen bidez ikusgai" izenburutzat duena.
Erakusketari amaiera emateko, martxoaren 30ean, arratsaldeko 19:00tan, Beasaingo Igartza Jauregian, CAFeko ikerlaria den Aitor Gastañares jaunak "CAFeko teknologia garapena sorreratik egunerarte" hitzaldia eskainiko du.
Ekitaldi guztiak irekiak dira; beraz, bertan parte hartzera gonbidatuta zaude.
    


Utzi iruzkina: