KUARTELAREN OKUPAZIOA - 1989KO Urria

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 1989-10-02 14:51

   Zaharra da Legazpin gaztetxearen arazoa. Aspaldidanik Legazpiko gazteriak lokal bat, elkartzeko, ekintza desberdinak eta giroa jorratazeko errebindikatu ditu, baina dirudienez udaletxearen aldetik ez dago erantzun garbirik. Ondorioz, eta koartela hutsik dagoenez, okupatzea erabaki dute.

   Pasa den larunbatean, arratsaldeko 4:30etan gazte talde bat koartelaren aurrean bildu zen asanblada bat egiteko asmotan, beren gaztetxearen etorkizunaz hitzegiteko. Eta errebindikatzeko, (Koartela gaztetxea izateko asmotan) pintatzen hasi ziren. Gauean, eta koartelera sartze hori girotzeko Jo Ta Akatu rock taldeak jaialdi bat eman zuen.

   Gazteriaren etorkizuna, alkate jaunari gutun bat bidaltzea izango litzateke irtenbide bakarra, beraien egoera salatuz; ia hamar urte bait daramate gaztetxe bat ea noiz eraikiko den zain.