Kresala

ZUGAren urteurrena

kresala 1456150589117 Kresala | 2006-11-25 14:50

Gaur ZUGAk (Zumaiako Gazte Asanbladak) bere lehen urteurrena ospatuko du herrian. Horretarako, ekitaldi eta kontzertu ugari antolatu ditu. Anima zaitezte denok eta ongi pasatu! Hona hemen ordutegia: 14:30    Herri bazkaria pilotalekuan, tiketak nikolen eta inpernupen salgai 5 €-tan, bertan bazkaria (gixaua), postrea eta sagardo kupela sartzen dira. Arratsaldean poteoa, bertsolariek eta trikitalariek alaituta.  23:00     Kofraian kontzertuak:  - Transtorno mental - La eskoria abunda - Destroi - Sastrakak - Paukoiat - Asilus    


     Berria egunkaria, 2006ko azaroaren 14ean     Azkoitiko, Azpeitiko, Zarauzko eta Zumaiako herritarrek (Gipuzkoa) beren hondakin organikoen zati bat konpost bihurtu ahal izango dute datorren urtean.  Edukiontzi berri bat jarriko dute herri horietan: marroia izango da eta hondakin organikoak konpost bihurtu nahi duten herritarrei giltza bat emango diete edukiontzia ireki eta hondakin organiko egokiak edukiontzira bota ahal izateko. Ondoren hondakin horiek Gipuzkoan egingo den lehen konpostatze plantara eramango dituzte: Azpeitiko Lapatx zaborte...


Joan den ostiralean, azaroak 10, Irene Arrarats Berriako euskara zuzentzailea eta Berriako estilo liburuko koordinatzailea etorri zen Huhezi-ra liburuaren lehen aurkezpena egitera. Berria egunkariari buruz hasi zuen aurkezpena eta gaur egun dugun euskarazko egunkari bakarra dela gogorarazi zigun. Egunkaria irakurlearentzat egina dela komentatu zuen, irakurketa interesgarria, erraza eta sinplea eskaini behar zaiola irakurleari. Honen adibide bezala Arthur Millar-en esaldi bat aipatu zuen: Egunkari on bat hauxe da: Komunitate bat bere buruari mintzo zaiona”. Berriaren aurkezpen sinple hau e...


Iban Arantzabal

3
kresala 1456150589117 Kresala | 2006-11-10 13:32

Azaroaren 8an, asteazkena, Iban Arantzabalen bisita izan genuen Huhezin. Areto nagusian bildu ginen denak bere hitzaldian entzuteko gogoz. Nahiz eta bere ikasketan ez diren komunikazioaren alorretik joan, Sustatu eta Goienaren sorreran parte hartu du. Orain telematika, telebista eta irratiko buru da.   Goienak dituen hedabide ezberdinak erakutsi zizkigun, Goi tb, Goinea.net, sustatu, Arrasate Irratia eta Goienkaria. Azaldu zigunez, garai hauetan hedabide batek gai batean espezializatutako kazetari bat nahi du, garrantzitsuena ez da gai guztiak menderatzea, hedabide guztiak menderatzea...


Guerrilla Season liburuari buruzko artikulu bat editatu du Joxek, Web 2.0ko gure irakasleak. Liberty herrian South Valley Jr High institutuan hain zuzen ere, 8.mailako Eric Langhorts irakasleak Guerrilla Season liburua irakurtzera bultzatu die bere ikasleei. Irakasleak 5.000 dolar lortzeaz gain liburua denek eros dezaten eta irakur dezaten (bai guraso, irakasle eta ikasleek ere), blog bat sortu du “The Guerrilla Season Book Blog” izenekoa. Astero ikasle bakoitzak orri kopuru berdinak irakurriko ditu eta gero, honi buruzko euren iritzia eman beharko dute blog honetan. Gainera, igande gauero...


Gaztetxeak

6
kresala 1456150589117 Kresala | 2006-10-29 01:03

Gaur egun gizarteak baino gazteok dugun hutsuneaz hitz egin nahi dut oraingoan, gure ikuspegia adierazteko. Zumaiarra naiz, eta bertan arazo honi buelta asko ematen hari gara, Zumaiako Gazte Asanblada (ZUGA) indarrean hari da, baina herritar eta udaletxearen laguntza askorik gabe. Gazteok ez baitugu gure aisia modu egokian inon antolatzerik. ZUGA elkartzen den lokalean, Alondegian, izugarrizko kontrola dugu udaletxearengandik. Bilerako orduetan bakarrik usten digu bertako giltza eta ordutegi finko bat jarraitu behar dugu. Bilgune bat izatea beharrezkoa dela deritzogu. Honelako bilgune batez...


Aste honetan Joxe Aranzabalek Tim O'Reilly-ri berria aldizkariak eginiko elkarrizketari buruzko iritzia emateko esan digu. Berak asmatutako Web 2.0 kontzeptuari buruzko elkarrizketa bat da hau. Tim O'Reilly-k etorkizuneko teknologiak garatzen ari diren berritzaileen bozeramailetzat jotzen du bere burua. Berekin guztiz ados gaudela uste dut esaten duenean, internet bilakatu dela aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala, guztiaren oinarri da. Internetek komertzio berriak sortzeko aukera eman duela dio. Telefonoak gure komunikatzeko modua erabat aldatu zuenean, komertzio berrak sor...


Har dezagun sare eredu sinpleena: enpresa bat. Lantegian, motibazio azterketa egiten denean konturatzen gara soldata edo lantegiko egoera, jendarteko harremanak bezalako garrantzitsua dela, hau da, empresa komunitate bat bezala baloratzen da, giza sare bat bezala. Gure lantegian besteak errespetatzen ditugun bezala, interneten ere besteak errespetatu behar ditugu eta horretarako daude netiketak, denak errespetatzeko eta inor ez mintzeko. Hemen dituzue netiketa batzuk:  · Mezu bat LETRA LARRIZ idazteak adibidez, ohiu edo garraxi egitea adierazten du, haserrea. Beraz, hemendik aurre...


4 blog interesgarri

2
kresala 1456150589117 Kresala | 2006-10-17 08:50

Web 2.0 ikasgaian Joxe irakasleak 4 blogi buruzko iritzia ematera bultzatu zigun gure blogean. Niri interesgarriak iruditu zaizkidanak hautatu ditut.   · Sustatu: Denok ezagutzen dugula uste dut. Euskarazko bloga da, teknologia, ekonomia eta kulturari buruzko artikulu eta albistetei buruzko berriez betea. Euskara eta interneten bere presentzia bultzatzea dute helburu eta lortzen hari dira, pixkanak interneten mundu izugarrian gure hizkuntza txiki eta zaharra zabaltzen hari baita. Guztientzat interesgarri den bloga da, sar zaitez eta zeuk ere egizu euskaraz kalean, etxean eta mundu ber...


3 hiztegi interesgarri

1
kresala 1456150589117 Kresala | 2006-10-17 08:07

Kaixo berriz ere! Oraingoan Euskarako irakasleak, Beatrizek, 3 hiztegi interesgarriren berri emateko proposatu digu. Hona hemen interesgarri egiten zaizkidanak:    ·  Harluxet hiztegi entziklopedikoa: Zenbat aldiz gertatu ote zaigu egunkarian edo irakurritako artikuluan hitzen bat ez ulertzea? Askotan ezta? Batez ere euskara batuan dauden testuetan gertatu oi zaigu. Orain hiztegitxo hau izango dugu beti eskura, erabilterraza eta azkarra baita.    ·  Elhuyar hiztegia: Euskaratik gaztelaniara edo alderantziz, gaztelaniatik euskarara itzultzen duen hiztegia da. E...