Zetan gabiz karabien??

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2006-05-26 16:55

Aupa danori!!

Badator uda, badator beroa.... eta Lemoako gaztetxean hasi gara aklimatatzen.

Iluntzetako epeltasuna eta giro lasaia aprobetxatuz, ZINEA KALEAN ematea erabaki dugu. Horretarako ziklo berezi batzuk prestatzen ari gara eta laister zehaztuko dogu zein egunetan izango diren emankizunak. Printzipioz, gaztetxepeko futbito zelaian izango dira emanaldi herrikoi hauek. Beraz, badakizue, kalitatezko pelikulak debalde ikusteko... zatoz Udako Gazte Zinemara!!

Kurtso hau amaitu orduko, UMEEN EGUNA antolatzekotan be bagabiltza. Ziurrenik ekainaren 22an izango da herriko txikiei eskeinitako egun hau, eta oraingoz, pailazoak, joko batzuk eta merinda egitea pentsatu dugu. Adi egon kartelei!!

Eta azkenik, Gaztetxeko San Juan Sue be ezin ahiztu. Urte batzuk daramatzagu ohitura hau mantentzen, eta aurten zerbait berezia edo berria egitekotan gabiltza, nahiz eta oraindik ez daukagun ezer zehaztuta. Dena dela, gogoratu zita garrantzitsua izango dela denok sutondoan biltzeko eta herriko ohiturak mantentzen jarraitzeko. Bertan ikusiko gara!!


Utzi iruzkina: