Osteguna, urriaren 5a.

No profile photo Jon Aguirreren bloga | 2017-10-05 14:35

 

Azkenaldi honetan albiste hau biralizatu egin da: emakume batek itsua dela simulatu du 28 urtez, bizilagunei ez agurtzearren. Berri hau argitaratu duten komunikabide guztietatik, Diario de Navarra izan da gezurra dela esan duen bakarra. EITBren kode deontologikoaren arabera, kazetari batek gertakari baten iturri guztiak aztertu behar ditu. Hori egingo balute, albiste hau gezurra dela jakingo zuten eta, beraz, ez zuten argitaratuko. Baita ere, emandako informazioa okerra bada ahalik eta behin zuzentzeko esaten du. Goienak ere antzekoa dio honi buruz: "Akatsa egin eta hurrengo zenbakian, saioan, albistegian, mezuan… egingo da zuzenketa."

Ikuspegi deontologiko batetik nire arreta deitu didan beste albistearen titularrak zera dio: "Ivanka Trump también viste low cost". Las Vegasen egondako tiroketagatik egin zen omenaldian El Paisek Estatu Batuetako lehendakariaren alabak erabili zuen janzkerari buruzko artikulu bat idatzi zuen. Goienaren kode deontologikoak gizon eta emakumeak era berdinean tratatu behar direla esaten du, eta kasu honetan hori ez da gertatu, Ivankari buruz egin baitute artikulu hau. Berriak ere berdintasuna bermatzeko eskatzen die bere langileei: "Gizonei eta emakumeei tratu simetrikoa ematen ahaleginduko da BERRIA. (...) Beraz, estereotipoak eta topikoak saihestu beharra dago. Bai elkarrizketatuei eginiko galderetan, bai albisteari emaniko tratamenduan, kazetariak baztertu egingo ditu hala genero rolei loturiko galdera topikoak nola estereotipoak sendotzen dituzten klixeak."

Iñigo Aranbarrik bere Bagajea testuan kazetarien kultura-jeneral falta da. Hori islatzeko, adibide ugari ematen ditu: Jose Manuel Etxeitaren izena gaizki idaztea, Paul Eluard bizirik dagoela esatea, Joseba Sarrionaindiari Ramón deitzea...Ni ados nago Aranbarriren iritziarekin, izan ere, kazetari batek idazten duen testua zuzena izan behar baita, irakurleek hori suposatzen baitugu.

Komunikazioaren arau deontologikoei buruz pentsatzen dut oso garrantzitsuak dela komunikabideek horiek errespetatzea; adibidez, Diego Pastranari, nahiz eta errugabea izan, bizitza izurratu baitzion ABCek hiltzaile bat zela esateak. Hala ere, ez zait ondo iruditzen arau hauetako batzuk "irekiak" izatea. Adibidez, ETBren estilo liburuak dio ezkutuko kameraz grabatzea mutur-muturreko baliabidea dela, eta kasu berezietarako bakarrik erabili behar dela. Pertsona bati kasu berezi horietako bat iruditzen zaiona beste bati (agian) ez zaio halakoa irudituko, eta beraz eztabaida sortuko da gai horren inguruan. 

Klasean oso era erraz batean ikasi dugu gai honi buruz, klasekideen aurkezpenak eta pelikulak ikusiz. Filme hauek gainera oso ondo zeuden aukeratuta bertako protagonisten etikari buruz debateak egiteko.

 


Utzi iruzkina: