istingorra

Pokastina

istingorra 1456148051401 istingorra | 2008-05-09 14:46

Maiatzak 9, web 2.0 ko klasea, eta betiko legez, jo eta su lanean, teknologia berriak ikasiz. Gaur gure lehen pokastina sortu dugu, horretarako audacity etab. erabiliz. Oso interesgarria da. boomp3.com


errazkin

istingorra 1456148051401 istingorra | 2008-05-07 16:23

tagzaniapasteerrazkin map 2008ko aste santuak Errazkin herrian igaro ditut. Errazkin Nafarroako iparraldean kokatzen den 50 biztanleko herri koxkor bat da. Baina aste santu, asteburu, udara edo opor egunetan hirukoiztu egiten da bertako biztanleria. Errazkin herri berezia dela esan behar da, izan ere, xarma ederra dauka, eta eguraldi ona egiten duenean zoragarria da. Frontoi ederra dauka, honen erakusle irten diren pilotari profesional pila, hala nola, Martinicorena, Oreja anaiak... Pistina bat ere badauka, eta umeentzako parke zoragarria ere bai. Taberna ere badauka, eta bazkari edo afari...


tagzaniapastelekunberritik errazkinera map  Errazkin Lekunberri ondoan dagoen herria da, 6 kilometrora gutxi gora behera. 10 bat lagunez osatutako kuadrila bildu gara aste santuan bertan, eta ez aspertzeko, hainbat irtenaldi egin ditugu. Sarri joan gara Lekunberriko kiroldegira, gimnasiora. Errazkinen frontoi ederra dago, baina oraindik ez dagoenez gimnasiorik, Lekunberrira hurbildu gara. Gainera, egun batzuetan euria egin du, eta Errazkingo frontoia tapatua ez dagoenez, Lekunberrira jo dugu. Baina kiroldegira soilik ez gara hurbildu Lekunberrira. Herri hauek mendiz inguraturik daude,...


Cantar del Mio Cid

2
istingorra 1456148051401 istingorra | 2008-05-07 11:54

Biografía:   El autor de este libro es anónimo, por lo tanto, no tiene biografía.   Resumen:   Almudafar, el rey de Granada, le quería atacar al rey de Sevilla, Almutaniz. Estos dos reyes se llevaban muy mal. Almudafar, tenía todas de ganar frente a Almutaniz, porque tenía más tropas, más contactos y etc. El Cid se enteró de esto, y le dijo al rey de Granada que por favor no atacara. Este no le hizo caso, y le atacó al rey del Sevilla, pero enseguida respondió el Cid, atacándole y derrotándole a Almudafar. Entonces el Cid se convirtió en un héroe, y el rey de Sevilla le dio e...


Gero eta jende gehiagok darabil Firefox Interneten nabigatzeko. Nire ustez ere hainbat abantaila dauzka, eta horren arrazoiak emango ditut.Firefox, nabigatzaile azkarra da, arina eta erabilgarria. Explorerren aldean azkarrago ibiltzen da.   Azpimarratu beharreko beste gauza bat ere badauka,  fitxa bidezko nabigazioa. Denbora izugarri aurreratzen da fitxa bidez nabigatuz gero, eta erosotasuna ere hobea da.  Pasahitzak, formularioetako datuak ere gogoraratzen ditu, eta oso erraz kudeatu daitezke. Pop-up leihoak kontrolatzen ditu eta norberaren eskutan gelditzen da bere kontrola...


HITZALDIA

istingorra 1456148051401 istingorra | 2008-04-11 15:27

Mondragon Unibertsitateko 10. urteurrena zela eta, Huhezi-ko fakultateak Daniel Innerarity gonbidatzea erabaki zuen, eta duela hilabete inguru hurbildu zen Innerarity Eskoriatzara, hitzaldia emateko asmotan. Innerarity Bilbon jaioa da, 1959an. Egun, Zaragozako Unibertsitatean filosofia irakaslea da, nahiz eta Bordeaux-en bizi den. Hainbat sari irabazitako gizona da, eta liburu batzuk ere argitaratu ditu.     Laburpena.     Daniel Innerarity-ren ustez, gure gizartean informazio gehiegi daukagu. Orain urte batzuk, albiste batzuez ez jabetzea posible zen, baina gaur egun, ...


blogariak eta blogak

istingorra 1456148051401 istingorra | 2008-04-03 11:44

Martxoaren 14an, HUHEZIko fakultatean, bi blogarien hitzaldia izan genuen eguerdi partean. Alde batetik, Iban Aranzabal elgetarra izan genuen, Eskoriatzako fakultatean ikasle izandako Goiena telebistako zuzendaria. Eta bestetik, berriz, Zumarragako seme den Patxitrapero izan genuen, bere blogaren nondik norakoak kontatuz. Lehenik, Iban Aranzabalek hartu zuen hitza. Bere lanaren ibilbidea kontatu zigun, bera Goiena telebistako zuzendaria da, eta bertan blogek eta horrelako gauzek daukaten garrantzia azaldu zigun. Hasteko, euskara egokia erabili behar dela adierazi zuen Ibanek, hori bai, har...


partidua pelotakoa

istingorra 1456148051401 istingorra | 2008-02-29 15:28

1997an Retegi eta Titinek jokatutako lau eta erdiko finaleko partidu handia dago irudietan.


Andoainek urtero bezala herri arteko txapelketan parte hartzea erabaki du eta talde polita dugunez, nire taldekideei animoak bidaltzen dizkieta ahalik eta paper onena egin dezagun.


Iban Etxezabal eta Eneko Garmendiaren bloga: Oso blog polita daukate egina Iban eta Enekok. Enekok eginiko testuek zein Ibanek ateratako argazkiek gune interesgarri asko daukate. Izan ere, argazki horiek izugarrizko bizitasuna ematen diote blogari, argazki zoragarriak direlako. Eta testuak ere bikainak dira, euskara aberats batean idatzirikoak. Beraz, oso blog polita eta interesgarria iruditu zait, ikustea merezi duen horietakoa.   Leire Larrañagaren bloga: Blog hau ere anitz polita da. Argazki eta testuz betetako blog honetan, gauza interesgarri asko aurkitzen dira. Poteoa izeneko orr...


istingorra 1456148051401

Jon Eskudero 19 urteko andoaindarra naiz, eta HUHEZIko Web 2.0 ikasgairako sortua dut blog hau, baina nire kontu pertsonalak eta aktualitateko gauza interesgarriak ere idatzi eta ezartzen ditut.

Azken iruzkinak

2009-04-05 22:27 #1