SANFERMINAK AKITURIK IRAILAN JARRAITUKO DUGU

No profile photo IRUÑEAN KANTUZ | 2010-07-23 12:25

Aurrekoan esaten genuen bezala Sanferminetan izan dira bestelako kantaldiak eta egia esan oporretan geunden eta kanpoan eta ez genuen behar bezala bloga elikatu. Izan ditugu deiak eta mezuak eta ezin erantzun, ez baikinen hemen. Beraz barkamena eskatzea besterik ez zaigu falta  izan dituzuen eragozpengatik.

Orain, uda dela eta, etenalditxo bat eginen dugu abuztuaren bukaera bitarte. Hurrengo Iruñean Kantuz irailaren 4an izanen delako.

Bitartean segi ongi eta aprobetxatu kantak entzuteko eta ikasteko ea irailean indarberrituta etortzen garen.


Utzi iruzkina: