Gure kantutegiko abestiak ikasteko....

No profile photo IRUÑEAN KANTUZ | 2010-01-02 19:07

Iruñean Kantuz kantutegia ikasi, ezagutu eta gozatzeko bi ekimen berri jarri dira abian:

1. Kantuzaleen Elkarteko Egoitzan (ikusi mapa eta argazkia) kantu tailer/lantegi bat, non kantuak ikasteaz gain abestien bidez Euskal Kultura ezagutzea eta sakontzea dira helburu, beti ere lagun giroan.
Asteartetan arratsaldeko 7.30etatik 9etara eta ostiraletan, arratsaldeko 7etatik  8.30etara, urtarrilaren 12an, asteartearekin hasita eta aste santua arte.
Ikastaroaren matrikula: 40 €.

2. Iruñean kantuz guztien bezperan, ostiralarekin eta arratsaldeko 7etan, "entsegu orokorra". Kantuzaleen Elkarteko egoitzan.
Otsailak 5, lehen eguna.

ZATOZ GUREKIN!!!!


Utzi iruzkina: