DES-KONTROL MUSIKA TALDEAREN ALDEKO KONTZERTUAK ARRASATEN

iraun 1456147961049 DEBAGOIENA STREET MUSIC | 2008-04-26 14:53

Pasa den otsailaren 16an, Arrasateko hainbat formazio taldeek, kontzertuak antolatu zituzten herriko Uharkape pilotalekuan Des-Kontrol taldeak zuen isuna ordaintzeko dirua bildu zezan. Hainbat taldek hartu zuten parte bertan. Besteak beste Arkada Social, Enboskada, Never Surrender, Ukabilkada, The Motherfuckers eta noski Des-Kontrol bera ere.

Isunaren arrazoia 2006.urtean taldeak Durangoko Plateruena antzokian eskainitako kontzertu batean dago. Taldearen jarraitzaile ugari bildu ziren bertan giro ederra sortuz. Halako batean, taldeko abeslariari mikrofonoa esku artetik ihes egin eta bortizki ikusle bat kolpatu zuen. Honek, kolpearen ondorioz, sei puntu jaso zituen. Kaltetuak hasieran neurririk ez hartzea erabaki bazuen ere, ondoren istripua salatzea erabaki zuen eta epaiketaren ondorioz Des-kontrol taldea eta antzokia 10.000 euroko isuna ordaintzera behartu zituen. Taldearen ustez, sententzia bidegabekeria izan zen eta “etsiturik eta haserre” agertu ziren epailearen erabakiaren aurrean.

Des-kontrol taldea 1996.an jaio zen. Arrasateko bost lagunek osatzen dute eta dagoeneko, Oi! delako musika estiloko bederatzi lan kaleratu dituzte. Azkeneko lana 2007.urte bukaeran kaleratu zuten, bertan taldearen klipak, argazkiak, elkarrizketak… daude. Horrelako zerbait gertatzen zaien lehenengo aldia da eta isuna ordaintzeko dirua biltzen lagundu zieten guztiei eskerrak eman nahi dizkiete.


Utzi iruzkina: