Gela ibiltariaren irudi korporatibo berria.

Sei urteren ondoren, hasiera batean Mendikoin eta azken urte honetan Itsasmendikoiren barnean, formakuntza lanak egiteko erabili dugun gela ibiltariak itsura berrituarekin datorkigu.

2002ko otsailean Zeanurin lehen ikastaroa eman zenetik, Euskal Herriko landa inguruneko makina bat leku eta kokapen anitz bisitatzeko aukera izan da garai hartan "Mendinet" izenarekin bataiaturiko Itsasmendikoiren gela ibiltaria.

                  

Gure enpresak azken urte honetan izan duen izen aldaketarekin, autobusak ere "lifting" baten beharrean zegoela agerikoa zen.

Irudi berria prestatu diguten enpresatik autobusa atzoko egunean jaso dugularik, aldaketaren emaitza azpikaldeko irudietan ikusgai dezute: 







     

 Hobekuntza agerikoa da.

Argazkiak Mallabiako herri eskolaren atarian atera dira: Ostiralean 2008ko Europa Egunaren barnean hainbat ekitaldi antolatu dira Itsasmendikoi eta Mallabiako herri eskolaren artean eta egun horretarako bertako ikasleek Europar Batasuneko makina bat kontzeptu eta ideia joku birtual eta elegante baten bitartez jorratzeko aukera izango dute.

Bertan bizi eta ikusitakoak hemen plazaratuko ditugu.



Utzi iruzkina: