Error, no se ha podido ka(r)gar la pagina

ikimilikiliklik 1456147793698 ikimilikiliKLIK | 2008-01-02 20:07

Interruktorea piztu, ordengailuko botoia sakatu eta XPa martxan jarri da. Kargatu, antibirusa aktualizatu eta internetari eman diot. Euskaltela eztakit baina EUSKALNETa esta fuera de servicio nire etxean behintzat. Eta amorratuta sentitu behar gainera. Internetik gabe antza ez gara ezer. Blogean artikuluak idatzi behar eta taberna batera jaitsi behar. Gainera, ordenagailua libre topatu behar. Umeek zelan margotzen zuten ikusi dut. Baita Londreserako bidaia zelan planifikatzen zuen begira egon. Total, inglesez zegoela eta kaka. Tabernariari kafea eta kolakaua eskatu eta itxoin. Hori da geratzen zaiguna, itxoin. Ordu bat pasa eta itxoin. Bi pasa eta itxoin. Eta gainera jakin, ariketa egin arte ezin zarela joan etxera bi asteko lan atzerapena daramazulako. Badakizue zer esan nahiko nioke ordenagailuak "Error, no se ha podido cargar la pagina" dioen bitartean irakasleari? Error, no se ha podido kagar la pagina.


Utzi iruzkina: