Transandalus 5. etapa: Campo Camara-Pontones (73 Km.)

Alberto Ibiltarixanak | 2013-05-17 00:00

Herri guztia aztoratuta dago gure ibilbidea nondik zehar dijoan jakiteko. Tabernan ez zen besterik entzuten eta herritik irtetzen gaudela horrela esan digu emakume batek: Que, por fin por donde vais? Harri eta zur gelditu gara. Farrez lehertzen atera gara herritik.

Hasi eta berehala, lurrera joan naiz. Hirugarren erorikoa da baina ez zait ezer gertatu eta Martik argazkia ateratzeko beta izan du. Gero hilerri ondotik pasa gara eta ur depositoa pasa ondoren hatiz artean, bizikleta eskuan dugula jeitsi gara. Zazpi kilometro egin ondoren kanpinaren ondotik pasa eta Cazorla-rako bidea hartu dugu.

Gaurko ibilbidea luzea, menditsua eta malkartsua da. Cazorla mendilerroa zeharkatzen du hegotik ifarreraino. Urtegia pasa ondoren Aralar edo Urbiatik pasatzen ari garela dirudi. Mendiak oso basatiak dira eta etxean, Euskal Herrian, gauden itxura hartzen diogu. Bidea nahiko nabarmerna da baina GPSa beharrezkoa da hemendik ibiltzeko. Hala ere behin baino gehiagotan nahastu gara eta atzera egin bahr izan dugu.

Cazorla mendilerroan zuhaitz asko dago eta paisajea berdea da. Ia konturatu gabe, Cazorla atzean utzi eta Segura mendilerroan sartu gara. Paisajea erabat aldatu da. Lehorragoa eta biluziagoa da. Ibilbidea jarraitzea ez da zaila baina adi-adi joan behar dugu bidegurutze asko daude eta.

Egun osoan ez dugu inor ikusi eta zortzi ordu badaramatzagu bizikleta gainean. Eguraldiak okerrera egin du eta asko jaitsi da tenperatura. Hemen matxuraren bat izanez gero ez da erraza onok irtetzea. Nolanahi ere, pare bat aterpe pasa ditugu eta lasaitasuna eman digute, hemen ez baitago telefono estaldurarik. Zerbait gertatuz gero gaua pasatzeko aukera badugu behitzat.

Haizea indartu da eta euri tantak hasi dira. Gure abiadura azkartu eta beherako bideari ekin diogu. Ziztu bizian jaitsi gara Pontones herrira. Arratsaldeko seiak dira eta 9 ordu eman ditudu mendilerrook zeharkatzen baina gu biok pozez zoratzen gaude. Eskerrak ibilbide hau egin dugula Campo Camara herriko gehiengoaren iritziari entzungor eginez.


Utzi iruzkina: