hezikt, hezi + ikt, sormenez hezi

Beste mundu bat posible delako.

GERNIKA, BAKEAREN HIRIAEuskaldunon artean sinbolismoz beteriko toki bat badago, horixe Gernika da. Bere azoka eta paisai zoragarriengatik (Urdaibain daukagu) ezaguna bada ere, batipat honako hauengatik du gure artean ospea: 1.-Bizkaiko Foru-etxea bertan egoteaz gain, euskaldunon artean mitikoa bihurtu den haritza ere han dago; honenpean, erregeek Bizkaiko Foruak zin egiten zituzten. Egun ere, Lehendakariek bertan zintzen dute bere kargua. 2.-Espainiako Gerrate Zibilean hegazkin alemaniar eta frankozaleek hiri zibila zen Gernika bonbardatu zuten, gerrate batean lehenengo aldiz. 3.-Ekintza ho...


MARCO POLOIngeles proiektuaren inguruan garrantzi handikoa da entzumena lantzea. Marco Polo ospetsuaren biografia ingelesez eta marrazki bizidun bidez ikusteko loturak eskaintzen dizkizuegu. 9 zatitan dago banatuta; jarraiean bostak youtuben ikusteko aukera duzu. Ulermena ez da erreza, baina saiatuz lortuko duzu. Disfrutatu!           Jose Luis Etxezarreta Garin1 atala 2 atala 3 atala 4 atala 5 atala 6 atala 7 atala 8 atala 9 atala


ANTONIO VIVALDI: NEGUAAntonio Vivaldik konposizio asko idatzi bazituen ere, guztien artean Lau Urtaroak delakoa da ospetsuena. Jarraian, Neguari dagokiona entzun dezakezu. Eseri patxadaz eta gozatu!          Jose Luis Etxezarreta Garin


ZATIKETAREN EMAITZA KONPROBATUPresaka bazabiltza eta zure zatiketaren emaitza konprobatu nahi baduzu,  matetruku hau erabiltzea baino ez duzu (hondarra 0 denean).Suposa dezagun honako zatiketa hau egin duzula:      4380 : 365 = 12         Nola jakin dezakezu ongi dagoen? Honako pausu hauek jarraituz:     1.- Batu zatikizuneko zifrak, emaitza zifra bakarrera iritsi arte.4380     ;     4 + 3 + 8 + 0 = 15    ;    1 + 5 = 6      ...


DROPBOX, PENDRIVEA "LAINOAN"Pendrivea oso erabilgarria bada ere, gehien behar dugunean nonbaiten ahaztu dugula jabetuko gara. Dropbox programak zure artxiboak segurtasun osoz "lainoan" gordetzeko aukera ematen dizu, interneterako sarbiderik izanez gero noski.Erabili ahal izateko erregistratu beharra duzu. Helbide honetan duzu aukera:     DROPBOXArtxibo bat deskargatzeko aukera ematen badu ere, hau, beste batean azaltzeko utziko dugu.                         &nbs...


Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, 1886ko irailaren 25a - Madril, 1961eko apirilaren 7a) euskal konpositore ospetsuenetako izan zen. Bere lanen artean, Hamar Euskal Melodiak izan ziren entzunenetakoak. Oraingo honetan "Amorosa" izenburukoa entzuteko aukera izango duzu. Baietz gustatu!                    Jose Luis Etxezarreta GarinIdeia: pantaila osorik ikusi ahal izateko beste bide bat bideoaren gainean klik bikoitza egitea da.


LAGUNEN ARTEKO ERRESPETUASarritan lagunen artean gure akats, hutsune, ezintasunaz jabetzea zaila den birartean, besteenetaz laster jabetzen gara. Eta hortik besteez parra egitera bide motza egoten da.Dena den, gustuko al duzu norbaitek zutaz parra egitea? Beraz, besteek ere gustuko izango ote dute?Bideo hauetan besteez parra egitea ez dela komeni ikusiko duzue, eta, egitekotan, parra egiten duen azkena izatea hobe ez ote den...Ea ba, ikusi eta hausnartu.Oharra: bigarren bideoa iragarki bati badagokio ere, gaia lantzeko interesgarria izan daiteke.          ...


GOING TO SCHOOL OF INDIA (II)Indian eskolara egunero milioika haur joaten dira itsasontziz, bizikletaz, oinutsik edo gurpildun aulkian, eskola hauek basamortuan, mendian, kalean, autobusean... kokatuta daude. Ezagutu itzezu ikasleen ahotik eskola hartzeko eguneroko erronka zein den. Serie hau Lisa Heydlauff idazlearen liburuan oinarrituta dago eta sari asko irabazi ditu.Beste haurren esperientzia ezagutzea garrantzitsua bada, kasu honetan are eta gehiago, zuen adineko zenbaitek eskolara joateko egiten duten ahalegina izugarria bait da.Ikusi, entzun eta hausnartu. Baloratzen al dituzu zuk d...


EUSKAL HERRIA EZAGUTUZ, IBILALDIAK: HONDARRIBIA ETA ITSASOA v\:* {behavior:url(#default#VML);} o\:* {behavior:url(#default#VML);} b\:* {behavior:url(#default#VML);} .shape {behavior:url(#default#VML);} v\:* {behavior:url(#default#VML);} o\:* {behavior:url(#default#VML);} b\:* {behavior:url(#default#VML);} .shape {behavior:url(#default#VML);} Lan sektoreak aztertzerakoan, barnealdean bizi garenontzat, arrantza eta itsasoaren mundua izaten da arrotzena.Hori dela eta, bertatik bertara ezagutzeko asmoz, Hondarribiara egingo dugu ibilaldia.Egin aurretik, ondo antolatzea beharr...


ANTONIO VIVALDI: UDABERRIAAntonio Vivaldik konposizio asko idatzi bazituen ere, guztien artean Lau Urtaroak delakoa da ospetsuena. Jarraiean, Udazkenari dagokiona entzun dezakezu. Eseri patxadaz eta gozatu!          Jose Luis Etxezarreta Garin