hezikt, hezi + ikt, sormenez hezi

Beste mundu bat posible delako.

            


Zein ederki pasa daiteken galdu edo irabaziz. Bideo labur honek erakusten digu posible dela. Hauek dira, bai, nire txapeldunak! Katalanez dago eta azpitituluak ditu gazteleraz.  


Eragiketa hauetan zenbaki bat falta da. Asmatuko al duzu? Ziur baietz !                       


Eragiketak egiterakoan gure kalkulagailuak hainbat tekla izurratuta dituela jabetuko gara. Geratzen zaizkigunekin lortuko ote ditugu eskatutako zenbakiak? Ea ba nola moldatzen zaran. Animo!


Biderketak errepasatu nahi al dituzu pinballean ari zaran bitartean? Jarraian sakatu eta saiatu!                          


Arreta, konzentrazioa, erne, prest, aurrera! Zure pantailan eskatzen dizun zenbakiaren gainean klikatu. Ea zenbat denboran lortzen duzun.


Batzutan norbait gure "beharretaz" ahaztu egiten da; baina, hala ere, gure helburua lortzeko edozer egin dezakegu? Zure ingurua zaindu eta pazientzia izan.  


Aukera ezazu zenbaki bat (1-9). Aukeratutakoari batu 4 (+4). Lortutako emaitzari kendu 1 (-1). Emaitzari batu 21 (+21). Emaitzari hasieran aukeratutako zenbakia kendu (-?) Emaitza 6 zenbakiaz zatitu (:6). Lortutako emaitza 3 zenbakiaz bidertu (x3). Lortu duzun emaitza da: (sakatu irudian). Asmatu al dut?  


Eroriz gero bi aukera dituzu: lehenengoa, zure zorte txarraz kexatu eta negar franko egin; edo, bigarrena, altxatu eta jarraitu. zein da zurea? Ikusi bideoa.  


Zuk zertarako erabiltzen dituzu liburuak?