hezikt, hezi + ikt, sormenez hezi

Beste mundu bat posible delako.

Dendan erosterakoan ea asmatzen duzun erabili beharreko bilete eta txanponak.


Lurra eta ilargi artean dagoen distantzian, ilaran segidan jarriz gero, planeta guztiak sartzeko nahiko leku dago. Irudian garbi ikus dezakezu.


Egun hauetan asko hitz egin da kometa honi buruz, Martetik oso gertu igaro baita. Azpian duzun irudia "Hubble" sateliteak hartutakoa da. Zein ederra!


Lurrazaletik aterako den espaziontzia bidatu espazioan zehar. Ingelesez badago ere, ulerterreza duzu.  


Jorge Oteizak egindakoaren ildotik, gu ere "klarioi laborategia" osatzen ari gara. Bakoitzak, bere interpretazioa ematen dio eta, hortik bere sormena bultzatzen da. Ramon Lazkano, musika kospositore donostiarrak hainbat abesti egin ditu "Klarioi laborategian" oinarrituak. Bide batez, Oteiza museoan dauden hainbat pieza ikusi ditzakezu.  



Txokolatea gustoko al duzu? Orduan, hona hemen zuretzat bideorik ederrena: amaitzen ez den txokolatea? Nola lortuko ote dute? Hala ote da? A zer nolako meriendak egingo dituzun.  


Hona hemen taldearen indarra batuta egoki erabiltzeak dituen ondorioak. Gizon bat hanka harrapatuta gelditu da trenean; egoera benetan larria. Baina, eta denok bultzatzen badugu? Ba, hori, trena mugituko dugu hanka askatu arte.  


Oraingo honetan zure begiekin lan egiteko ariketa mordoxka bat dituzu. Ongi ikusten ote duzu?                        


Europara birusa iritsi den honetan izua somatzen da, telebista jartzea baino ez dago jabetzeko. Oraingo "brotea" Mendebaldeko Afrikan sortu da; han bizi den errealitatea honakoa da: ebolaz pèrtsona bat hiltzen denerako 52 IHESA (Sida) eta 42 malariaz hil dira. Atera kontuak.