Legegintza Planak Gipuzkoan

herripublika 1456135366929 HERRIPUBLIKA | 2008-04-21 19:06

Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbait dirulaguntza eman berri dizkie hainbat udalerriri helburu eta emaitzetara zuzenduriko kudeaketa proiektuak burutu ditzaten. “Emaitzetara zuzenduriko kudeaketa proiektuak” esatean Aldundiak Plan Estrategikoak, Legegintza Planak eta Urteroko Kudeaketa Planak burutzea ditu buruan batik bat , nahiz eta Aginte Mandoak edo Balanced Scorecard delakoak eta helburu hauetarako software-a ere diruz laguntzea aurreikusita zegoen. Hala ere erresoluzioan hauetarako diru laguntzarik ez da eman (edo udalek ez dituzte eskatu). Zure herriak diru laguntzarik jaso badu ikusteko klikatu hemen.

 

Orotara diru laguntza hauek jaso dituzten 31 udalen artean 500.000 € pasatxo  banatu dira.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren intentzioa azken finean enpresa pribatuetan hain ezagunak diren kudeaketa neurriak ezartzen hastea da horretarako gida bat ere aurkeztu duelarik. (hemen gida) Logikoa den bezala gidak kontutan hartzen du udal bat ez dela enpresa pribatu bat eta ondorioz udal bilkura bat ez dela akziodunen bilkura bat, edo Gobernu Junta bat ez dela Zuzendaritza Kontseiluaren gauza berbera.

 

Udal gehienek laguntzak Legegintza Planak egiteko eskatu dituzte. Hauekin honako helburak lortzea espero dute

 

v      2007-2011 Legealdirako Plana, hausnarketa eta plangintza prozesuetan definitutako lehentasunak eta helburu estrategikoak zehaztea.

v      Helburu horiek zabaltzea, maila eragileetaraino, Arlo, Zerbitzu eta Programenak, urteroko prozesu batean, aurrekontuen kalkulua barne  eta zenbait adierazleen bidez bere jarraipena egin ahal izatea.

v      Kudeaketaren etengabeko kontrola eta jarraipena egitea , urte osoan zehar lorpenak eta exekuzio mailak aztertuz.

v      Urtero kontuak ezagutzera ematea, aurrekontuak gauzatu diren informatzeaz gain, lortutako helburuen inguruan ere informatu beharko delarik.

 

Ikusi beharko da ze puntutaraino hobetu dezakeen honek guztiak udal kudeaketa. Ziurrenik udal batzuetan emaitzak ikusiko dira, ez baina guztietan. Arrakasta diru laguntzak baino arduradun politiko eta teknikoen borondatean baitago, batez ere politikariengan eta hauek udal teknikariak proiektuan txertatzeko ahalmenean. Azken finean bertako langileak baitira egunerokoan sail desberdinak aurrera eramaten dituztenak.

 

Dena dela, Aldundiak laguntza hauek ondorengo urteetan jarraitzeko intentzioa omen du. Denon hobe beharrez espero dezagun inpaktu positiboak izango dituela kontrakoak gipuzkoarren dirua gaizki erabiltzea suposatzen baitu.


Utzi iruzkina: