google docs

No profile photo hermes noraezean | 2007-01-10 18:44

Arratsalde on lagunak,

Gaur web2.0 ikasgaian google docs aplikazioekin lanean ibili gara. Egia estaen badizuet, aplikazio hauen praktikotasuna ikusi ondoren benetan aho zabalik geratu naiz.

Suposatzen dut askok pentsatuko duzuela: baina Ruben, zergatik duzu hain gogoko google docs? Nire ustez, erantzuna argi dago. Alde batetik, sare bertan programa bera eta disko gogor bat zure zerbitzura dituz. Hauxe oso interesgarria da ordenagailu ezberdinetan lan egiten duzunean, horrela ez duzu ibili behar pendrive-kin bueltaka. Bestalde, on-line beste jendearekin kolaboratzeko aukera ematen dizu, beraz, erraminta honekin talde lan kontzeptuak beste dimentsio bat hartzen du.    

Konklusio gisa, esan dezaket programa honekin maiteminduta geratu naizela, jejeje. Ziur nago, hemendik aurrera google docs nire erraminta erabilien artean egongo dela.

Amaitzeko, hemen lagaten dizuet nire klaseki bat eta nik google docs-en egindako froga bat.

"Kaixo wapa, zer edo zer aldatu nahi duzu? :p

 

irakurtzen didazu?

bai

 

zer iruditzen zaizu google-ren aplikazio hau?

interegarri xamarra

 

niri pertsonalki, taldeko lanak idazteko oso erabilgarria iruditzen zait

 izugarria da nola garatzen diren teknologia berri hauek, ez zaizu iruditzen?

 

Era bat ados. zergatik ez dugu hemen eduki dugun elkarrizketa gure blogetara igotzen?"

 

Ederki! aurrera ba!

Ondo segi,

 


Utzi iruzkina: