Mugikortasuna erakusketa

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-06-05 19:21



Aurten Laudioko ikasleek Eskola Agenda 21 programaren barruan landutako gaia mugikortasuna izan da. Bertatik ateratako konpromisoak eta proposamenak laburbiltzen dituzten panelak ikusgai daude egun hauetan institutuko sarreran; ikastetxez ikastetxe ibiliko direnez guregandik laster batean Latiorroko eskolara joango dira.

Institutuan programa honen ardura duten Karmele eta Marisa daude argazkietan; dena buruz dakitenez hortxe ageri zaizkizue azalpenak ematen. Batzordeko beste kidea den Anak photocall-a egongo zela entzun orduko mugikortasun handiz ihes egitea lortu zuen.

Horretan ari ginela Javi eta Sorayaren konpainia ere izan genuen, zertan eta bizikletaz ibiltzen; beraz, ezin aproposagoak argazki-bildumatxo honetan agertzeko, laguntzaile duten Nestorrekin batera; klikatu behean eta ikusi.





From Mugikortasuna panelak Agenda 21 2009-6


Utzi iruzkina: