Kakarro Birigarro mozorro lehiaketa Amurrion!!

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-02-19 11:38

De Álbum sin título

Kaixo lagunok!!

Urtero bezala, Amurrion ihauteriak ospatuko ditugu.

Hementxe duzue egitaraua:

Otsailaren 21ean, larunbatean:

17:00 - 18:00  Perkusio tailerra Amurrioko frontoian, afrikar musika tresnekin. Ihauterietako jantzien osagarriak egiteko eta aurpegiak margotzeko tailerrak ere izango dituzue.

18:00 Kale girotzea "Txaranga Bilaketa"ren eskutik.

19:00 "Kakarro Birigarro" mozorro lehiaketa.

Desfilearen zirkuitoa:

Andra Mari eliza, Elexondo kalea, "Crucero", Aiara Etorbidea, Iturralde, Amurrioko enparantza.

Musika girotzea, erraldoiak eta txistulari eta trikitilariak izango ditugu eguna animatzeko.

Desfilearen ondoren, plazan mozorroen aurkezpena eta pasarela. Jar zaitezte dotore-dotore!

20:00 Disko Gaua plazan eta mozorroen argazkien proiekzioa.

21:00 Sari banaketa.

Informazio gehiago eskuratzeko:

http://www.amurrio.org/es/article_news_inauteriak.html

Anima zaitezte parte hartrzen eta ondo pasa!!


Utzi iruzkina: