Aratuste, inauteri...badatoz!

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-02-18 10:24

Aupa lagunak!

Aratuste urteko jai nagusietakoa da mundu osoan, Aiaraldean ere bai.

Gazteek eta ez hain gazteek ohitura handia dute koadrilaka mozorroak prestatzeko. Lehiaketak ere antolatzen dira herri batzuetan. Guk Laudioko udal aldizkariko esteka proposatzen dizuegu Laudion egingo diren aratuste programa eta lehiaketaren nahiz ibilbidearen nondik-norakoak jakinarazteko:

http://www.laudiokoudala.net/zuin/zuin376_e.pdf

Dakusazuenez estreinakoz argazki-lehiaketa ere antolatu da; eta beste herrietan zer berri? Amurrion ere lehiaketarik bada; Urduñan? Beste inon ere plan berezirik bai?

 


Utzi iruzkina: