Gurasoen aurrean

No profile photo GURELprototype | 2010-11-01 09:47

Zapatuan, urriaren 30ean, egin genuen taldeko kideen gurasoen aurrean proiektuaren aurkezpena.
Bertan izan ziren Txema, Ana, Jabi eta Itsaso eta Eneka. Gainera, gogo berezia genuen etorri zitezen udaleko ordezkariren bat (Euxebio ezinean Ainara etorri zen, eta berarekin bere aipa Ane), Enrike eta Itziar eta Imanol. Denak bertana izan ziren.
Hasieran, Elexaldeko atartean powerpoint batzuen bidez gure proiektuaren oinarriak azaldu genizkien.
Taldeko 5 kideek, txadaka, gure ibilbidearen abiapuntua, lan egiteko modua eta helburuak zeintzuk ziren  azaldu zieten.
Hasierako urduritasunari aurre egin eta garbia izan zen azalpena.



Gero, lantokira pasa ziren eta han, mahaiaren gainean, errobotaren eginbeharrekoak  kontatu genizkien zehatz eta mehatz. Galdera asko egin zituzten eta denak argitzen ahalegindu ginen.



Horrekin amaituta gero, luntx moduko bat prestatu zuten Jabi eta Itsasok eta han egon ginen berriketan, luze.

Jai egun bat izan zen guretzat.

Eta, gainera, lortu genuen gurasoak  ez  bakarrik informatzea baita gure proiektuaren neurria eta bertan sartuta daukagun ilusioaren zati bat konpartitzea. Beraiek oso garrantzitsuak dira guretzat.   

Horregatik, beste egun baterako utzi ditugu Ibon eta Marilurekin egin beharreko aurkezpenak. Gainera, Xabier, Asierren aitari hurrengo bisitaldian aurkezpen berezia prestatuko diogu. Denak behar ditugu, eta maite!!


Utzi iruzkina: