ZURE ESKU DAGO

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2011-11-16 05:52

ZURE ESKU DAGO (ZALEZI NA TOBE)

Zure atzetik abiatu nintzen igerian,
Jaizkibelgo itsaslabar hartatik behera,
zure sekretuak gordetzen zituen
kutxa horren bila,
duela lau urteko uda maitagarri hartan.

Goizeko lauretako izarrak esnatzen nau geroztik,
eta ainara hau joan zen zure atzetik.
Geroztik,
ez dut udarik izan
eta udazken honetatik negua helduko da,
mendi gainetan elur zuria,
orbel nabarraren gainean.
Liliak, itxaropenik gabe erori ziren aspaldi
gure udaren azken hartan.

Geroztik,
udatik negura eten bat gertatzen zait,
eten jarraikor bat,
zure zain.


ZURE ESKU NAGO,
zure laztan eta muxuen zain.


Utzi iruzkina: