Blogaren erabilpen arauak.


Honako hauek Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga erabiltzeko garaian ezarri ditugun gutxieneko arauak dira.


Hasieratik, 2006ko martxotik, bisitariak mezuak idazteko erabateko askatasuna bazuten ere, zenbait murrizpen jarri beharrean ikusi dugu gure burua. Blog honen hazkundea azkarra izaten ari da eta gehiago hazi nahi dugulako zenbait baldintza beharrezkoak ikusi dira.

Eztabaiden helburua ez da blogaren arduradunekin diskutitzea, iritzi eta elkarrizketarako gunea sortzea baizik. Informazio eskaerak aldiz, ohikoa den gure posta elektronikora zuzendu ditzazkezue: goierrikoahtez abildua gmail puntu com.

Hau horrela izanda, honako hauek bloga erabiltzeko garaian ezarri ditugun baldintzak dira.

1. Blog honen hizkuntza euskara bada ere, beste hizkuntzetan ere idazteko askatasuna dezute.

2. Edonork publikatu ditzazke mezuak gure blogean.

3. Desadostasuna ongietorria da. Irainak eta beste erabiltzaleekiko zein pertsonekiko errespetu faltak ez. Tipo honetako mezuak inongo oharrik gabe ezabatuak izango dira. Tipo honetako mezuaz ari gatzaizkizue.

4. Gure lan eta borrokarekin erlazioa ez duten mezuak ezabatuak izango dira.

5. Blog honen eduki guztiak Creative Commons lizentzipean publikatzen ditugu.
Hemen ikusten duzuen edozein eduki erabiltzeko askatasuna ematen dizugu, baldin eta nondik lortu duzun aipatzen duzun.

6. Administratzaileek eskubidea dute edozein erantzun ezabatzeko, horrela pentsatuz gero. Aldi berean, beharra ikusten denean, eztabaidako mezuak editatu ahal izango dituzte.

7. Administratzaileek ez dute bere gain hartzen blogean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

8. Etorkizunean, administratzaileek arau hauek aldatu edota zabaltzeko eskubidea dute, eztabaiden erabilpen zuzena bermatzeko helburuarekin.

9. Blogan sartzearekin bisitari guztiek arau hauek onartu egiten dituzte. Ez badituzue gustoko, proposatu zuenak hartara denon artean hobetu ditzagun.


Utzi iruzkina: