Ordiziako Ertaroko perian informazio banaketa + banderolak.


Kaixo denori,

Gaur eta bihar Ordizian ospatzen ari den Ertaroko perian informazioa banatzen eta sinadurak biltzen ari gara Goierriko AHTren aurkako asanbladako kideok. Mahaia eta trasteak plaza parean jarri ditugu, "oiloen kalea"gatik ezaguna den kalean, udaletxearen aldamenean.
Norbaitek gurekin harremanetan jarri nahiko balu bertara gerturatzea baino ez luke.

Horrekin batera, eta gaur goizean Ordizian sinatu duten herritar batzuei erantzunez, AHT Ez! Elkarlanak atera zituen banderolak agortuak daudela esan beharrean gaude. Hala ere, Asanbladako Urretxuko kideak banderola sorta berri bat  inprimatzeko eskatu dutelarik, gure eskuetan ditugunean, non lortzea dauden jarriko genuke hemen zein ohizko komunikabideetan.

Asanbladaren izenean, eskerrik beroenak emna nahi dizkiogu gure mahaitxora gerturatu, sinatu eta interesa agertzen ari zareten herritar guztioi!!

Bihar igandea, 11.00etatik 14.00etara bertan izango gara berriro ere.

Ordurarte,izan ongi.

2006/05/14: Gaur hartutako argazki pare bat dijoazkizue.



            


Utzi iruzkina: