Fomento cederá los suelos expropiados que no sean utilizados en la 'Y' vasca


Atzoko, maiatzaren 31ko, Noticias de Gipuzkoa eta Deian irakurtzea dugunaren arabera, AHTaren aldekoek "erre que erre"
 jarraitzen duten AHTa inposatzeko prozesuarekin.

Berrian irakurtzea dezutenaren arabera, AHTaren lanak amaitu ondoren soberan geratutako lurrak ADIFek Lurranekeri eskeiniko lizkioke.

Aipagarria suertatzen zaigu Eusko Jaurlaritzako administrazio publikoko maila guztiak zein nolako kolaborazio maila izaten ari diren AHTaren inguruan. Ojo, kolaborazio hori ez da administrazio publikoetara mugatzen, bere inguruan dauden enpresa publikoak ere "por acción o por omisión" gogoz laguntzen ari dira AHTaren inposaketan. IKTren eta Itsasmendikoiren kasuak aipagarriak suertatzen dira esaten ari garen kasuan. Lurranekek kudeatzen duen informazio guztia Arkauten dagoen IKT enpresa publikoak zaindu eta mantentzen du, horretarako ere espreski email helbidea dutelarik: yvasca@ikt.es
IKTk bere weborriaren berrien atalaren azpikaldean AHTaren inguruan 2001. urtean ezarritako ardurak dituzue ikusgai.

Horrekin batera, iazko irailean gai honen inguruan Gasteizko Legebiltzarreko “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” taldeko bozeramaileak Nekazaritza Sailburuari egindako galdera sorta dezute ikusgai.

Artikulu honen azpikaldean EHNEko Mikel Kormenzanak iazko martxoan gai honen inguruan idatzitako artikulu interesgarria dezute. Kezka sakona agertzen dute EHNEkoek gaiarekin.

Hemen aldiz, 2005ko apirilean Elkarriren adizkarian publikatutako artikulu luze eta orokorra.


Utzi iruzkina: