Elorriotar eta Anoetarrek ezezkoa AHTari!

Atzo Elorrion eta Anoetan AHTaren eraikuntzari buruzko galdeketa deituta zegoen. Berriz ere, herriari iritzia ematea eskaintzen zaionean, tren honen aurka dagoela argi eta garbi erakusten du.

                         

Vocentoko kazetariei gutxi iruditu arren -"Sólo un tercio de los vecinos de Elorrio acude a la consulta para rechazar el tav", %30 horien nahia AHTrik ez eraikitzea da. Bestalde, eta Andoni Eizagirre soziologoak pasa den azaroan Hernanin emandako hitzaldian argi erakutsi zuenez, %70ak iritzirik ez emateak ez du esan nahi herritar horiek alde daudenik (gobernuak ulertzera ematen duen moduan), inplikazio falta edo indiferentzia baizik erakusten  bait du.

Bi galdeketen informazio gehiago nahi baduzue, ahtgelditu.org orrian duzue.



Utzi iruzkina: