Biharkoa egun mugitua Goierrin

Antza denez, dena pilatu egiten zaigu batzuetan... bihar, urtarrilak 18, ostirala, Goierrin ipurdia mugitu beharko dugu:

  • Manifestazioa (Itsasondo-Ordizia, 11:30) eta kontzentrazioa (Ordiziako plaza, 13:00) LABek deituta.
  • Zebrabideko kale-ekimenagatik Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten bi gazteek prentsaurrekoa emango dute Beasaingo Zubimuzu plazan, arratsaldeko 16:00etan (jendea bertaratzeko deia zabaldu dute).
  • Beasainen hasi dituzten SONDEOAK salatzeko kontzentrazioa, 17:00etan Antzizar kiroldegitik martxa laburra sondeotara.

Motorrak berotzen hasteko behar al dugu besterik???

 


Utzi iruzkina: