AHTko lanak Urbinan hasi direla publikoa egin da!!


Aupa denori,

Izenburuak dioena salatzeko asmoz Goierrin ekintza bat egiteko garaian Beasain aukeratu dugu astearteetako bileran. Plana hau izango da:
Koiote zaharraren aldamenean dagoen pasozebran gora eta behera pasatzen ibiltzea. Así de simple. Jakina da ostiral arratsaldeetan zein "potaje" sortzen den Beasaingo anbulategi inguruko irteera eta sarreretan, beraz, eta hau aprobetxatuz, "Con o sin TAV... el colapso SEGUIRÁ" leloa duen pankartarekin, autoetako segurtasun peto fluoreszenteak jantziaz eta informazio orriak banatuaz pasozebran bueltaka ibiltzeari ekingo diogu.
Zitea, ostiralean 18.00etan Beasaingo Zubimuzu enparantzan jarri dugu, jarraian denok batera pasozebrara zuzenduaz. Agertuko diren herritarrei beraien peto fluoreszenteak ekar ditzaztela eskatzen diegu.

Orain da garaia! Gelditzea badago, AHT gelditu, redios!!!


         
       Ezagutzen ez duenarentzat Beasaingo  
             anbulategi pareko pasozebrea.


Utzi iruzkina: