GKOB komunikazio taldeko informazio irizpideak

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2020-01-31 09:41
1

Elgoibar Ikastolako Guraso Kontseiluko komunikazio taldeak, gurasoak informatzeko erabiltzen dituen medio desberdinen hausnarketa bat egin du. Azkenaldian, mezu berdina 3 edo 4 tokitatik errepikatzen genuenaren sentsazioa geneukan eta gehiegizkoa ere ez denez gustukoa izaten, bidaltzen den mezuaren arabera medio bat edo bestea erabiltzea erabaki du.

Horrela bada, hemendik aurrera hauek izango dira informazioa bidaltzeko irizpideak, eta irizpide hauek hartzearen zergatiak:

  • Azken orduko ikastolako oharrak, guraso kontseiluak antolatutako formakuntza, mendi irteera, kirol ekintza, txosna, ikastola eguna eta abarren berri Whatsapp bidez emango da. 
    • Orokorrean ez dira mezu luzeegiak izaten eta erraz ulertzekoak dira
    • Geletako taldeak orokorrean eguneratuta daude eta urtero eguneratzen dira
    • Batzuetan Morkaikotik edo ikastolatik zuzenean ere iristen da emailez hauen berri
    • Mezua zabaltzen eta irakurtzen duten gurasoen kopurua askoz handiagoa da mezu hauetan
  • Ekitaldi desberdinetako argazki eta bideo erreportajeak, momentuz ez egiten jarraitzea erabaki da.  Gaur egun, adingabeen babeserako arauen ondorioz kontu handia behar da gai hauetan. Kalean ateratako argazkiak teorian erakuts daitezken arren, baliteke denon gustukoa ez izatea. Ikastolak berak ere irizpideak aldatu ditu, baimenak eskatu arren, gelatakoentzako bakarrik partekatuz batzuetan Alexia bidez. Alde batetik pena izan daiteke, gehien ikusten ziren albisteak zirelako, baina arazoren bat zor daitekeela aurreikusten dugu
  • Azkenik, Blog-a eta Email bidezko  komunikazioa ez ditugu momentuz hilero beteko. Martxan mantenduko ditugu gai “potoloagoak” dauden kasuetarako edo GKOB-k kanpaina edo komunikazio bereziak eman nahi dituenerako. Gure buruari hileroko maiztasuna ezarri genion, baina askotan albisteak errepikatzen, whatsapp bidezko oharretako informazioa aurreratzen edo argazki batzuek gehitzen bakarrik bete dugu. Uste dugu, benetan gaiak informazio gehiago behar duen kasuetan, eta blog-ean betirako gehitua egotea komeni den informazioetan erabiltzea praktikoagoa eta eraginkorragoa dela.

Beraz aurrerantzean irizpide hauek jarraituko dira informazioa gurasoei banatzean. Gogoratu edozein gurasok Guraso Kontseiluarekin zerbait komentatu nahiko balu, gelako ordezkariaren bidez egin dezakeela.

Criterios para las comunicación del Consejo de padres

Con el objeto de no ser repetitivos, en adelante las comunicaciones del consejo de padres se realizarán siguiendo los siguientes criterios

  • Whatsapp para todo tipo de mensajes cortos de última hora, formación de padres, actividades organizadas por el consejo de padres o salidas de Morkaiko
  • Se evitará enviar fotos y video reportajes por respeto a la protección de datos e imágenes de menores
  • El  Blog y el Email Se conservarán únicamente para el tratamiento de temas que requieren mayor información o que creamos conveniente dejar aclarados en el blog a largo plazo.

Recordad que cualquier padre puede ponerse en contacto con el consejo de padres mediante el delegado de clase o el responsable de curso.